cerrar buscador

17:28

Bilboko Aste Nagusia

Abuztuaren 20tik 28ra

Udalak azken orduan jakinaraziko du su artifizialak jaurtiko diren

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Udalak ikuskizun piroteknikoa hasi baino hamar minutu lehenago jakinaraziko du haize-boladak direla-eta su artifizialak jaurtitzerik ez dagoen.

  • Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak. Argazkia: EFE (Artxiboko argazkia).

    Bilboko Aste Nagusiko su artifizialak. Argazkia: EFE (Artxiboko argazkia).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak aldaketa batzuk egin ditu piroteknia-gaiei eta kartutxoei eragiten dien araudian, eta su artifizialak bota ahal izateko gehienez ere egon daitekeen haizearen abiadura gutxitu du. Horrenbestez, haizeak orduko 36 kilometrotik gorako indarrez jotzen badu, baliteke Aste Nagusiko gauren batean surik ez botatzea.

Orain arte, orduko 54 kilometrokoa zen su artifizialak jaurtitzeko haizeak gehienez ere izan zezakeen abiadura, baina azken hamar urteotan haizeak ez du inoiz orduko 54 kilometrotik gorako abiadurarik izan. Ondorioz, ez dira inoiz bertan behera utzi.

Su artifizialak botatzerik ez badago, hainbat modutan jakinaraziko zaie herritarrei, ikuskizun piroteknikoa hasi baino hamar minutu lehenago. Batetik, ez da ikuskizun piroteknikoaren hasiera iragarri ohi duen bolanderarik botako, eta, bestetik, ez da piztuko suak jaurtitzeko lekuan dagoen publizitate-kartela (Euskaltel). Halaber, su artifizialik ez dela egongo adieraziko duten argiak ikusi ahal izango dira zeruan.

Azkenik, honela jakinaraziko dute jai-eremuan jarritako megafoniaren bidez: “Entzun arretaz, mesedez. Bilboko Udalak jakinarazten du jaurtiketa eremuko haize-boladak direla-eta gaur gaueko su artifizialen ikuskizuna bertan behera gelditzen dela. Barkatu eragozpenak”.

Udalaren arabera, ikuskizun piroteknikoa bertan behera geratzekoaukera gutxi” dauden arren, azken unera arte ez dago jakiterik su artifizialak botako diren ala ez. Legeak agintzen duenez, haizearen indarra lurraren mailan neurtu behar da suak botatzeko unean eta lekuan.

Bestalde, ikuskizun piroteknikoa ikusteko lekurik onena itsasadarraren ezkerraldea (Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekuraino) dela iragarri du Udalak. Beste zonalde apropos batzuk Arriaga plaza, Areatzako zenbait zonalde, Ernesto Erkoreka plaza, Campo Volantin pasealekua, Etxebarria parkea eta Uribitarte kalea (Zubizuri eta Gugenheim artean) izango lirateke. Areatzako, Udaletxeko eta Zubizuri zubiak, berriz, ez dira horren leku egokiak suak ikusteko, Udalaren arabera.

Era berean, suak direla-eta, 22:30ean hasi eta 23:30 arte, ezingo da ez ibilgailurik ez oinezkorik pasatu Zingira kalearen eta Estufa zeharbidearen artean. Halaber, Gas plazaren eta Etxebarria parkearen arteko oinezkoen tartea itxi egingo da 22:15 eta 23:45 bitartean.

3:45 bitartean.

3:45 bitartean.

Iruzkinak