Donostia
JAIAK DONOSTIAN
Donostiak abuztuaren 13tik 20ra ospatuko du bere Aste Nagusia
AITOR RUIZ | EITB.EUS
Abuztuan Aste Nagusia izan baino lehen, Donostiako hainbat auzotan izango dira jaiak; Intxaurrondon, Igeldon eta Amara Berrin, besteak beste.
-
Donostiako jaietako su artizialen irudia. Argazkia: EFE
Donostiak Aste Nagusia ospatuko du abuztuaren 13tik 20ra. Aurretik, baina, hiriko hainbat auzotan izango dira jaiak; Igeldon, Amara Berrin, Intxaurrondon eta Grosen, besteak beste.
Udaberrian, maiatzean, Morlans eta Bidebieta auzoetan izango dira jaiak, 13tik 15era eta 19tik 22ra, hurrenez hurren.
Ekainean, udarekin batera, 9tik 13ra, Larratxoko jaiak izango dira; 9tik 23ra, sanjoanak Antigua auzoan, eta 11tik 23ra arte, San Luis jaiak Herreran. Gainera, 17tik 23ra, Amara Berrin izango dira ospakizunak, eta 21etik 27ra, Oletan.
Ekainaren 23an, San Joan jaiak hasiko dira Ipar Intxaurrondon, eta, hilaren 24tik 26ra, Intxaur Txikikoak izango dira. Ekainaren 23tik uztailaren 3ra, San Pedro jaiak ospatuko dituzte Igeldon, eta, ekainaren 25etik uztailaren 3ra, San Martzial jaiak egingo dituzte Altzan.
Uztailean, hilaren 17ra arte, ondorengo auzoetako jaiak izango dira: uztailaren 8an, Karmengo Jaiak, Amara Berrin, eta 9an, Zipotz Jaiak, Grosen, eta Karmengo Jaiak, portuan.
Uztailaren 31ra arte, ospakizun hauek izango dira: 16an, saninazioak; 23an, Zubietakoak, eta 28an, Amarakoak eta Loiolako San Inazioren omenezkoak.
Aste Nagusia eta iraila
Abuztuan, Donostiak Aste Nagusia ospatuko du 13tik 20ra. Jaiak abiatzeko, 19:00etan, txupinazoa botako dute Alderdi Ederren, eta “Artillero” abestuko dute jarraian. Egitarau zabala prestatu dute: joko tradizionalak, kirol ekitaldiak, kontzertuak, antzerkiak, herri-kirolak, etab. Donostiako erraldoi eta buruhandien konpartsaren desfilea egingo dute, eta gehiago ere egongo da: zaldi-lasterketak, boleibol lehiaketak hondartzan, Su Artifizialen Nazioarteko Lehiaketa…
Irailean, 2tik 3ra, Añorga Txikiko jaiak izango dira, eta hilaren 2tik 4ra, Txomin Eneakoak. Irailaren 7tik 11ra, Intxaurrondo Zaharreko eta Jolastokietako jaiak izango dira.
Irailaren 9an hasiko dira jaiak Aieten; biharamunean abiatuko dira Porrontxo jaiak, Egian, eta hilaren 16an, San Festo jaiak, Loiolako Erriberan, eta udari amaiera ematekoak, Altzan. Irailaren 18an bukatuko dira horiek guztiak.