Donostia
Lasarte-Hendaia linea
agentziak | erredakzioa
Geltoki berriari esker, 5.500 lagunek etxetik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia, eta 8.800 lagunek, hamar minutu baino gutxiagora.
Bideoak (1)
Euskotrenek Donostiako Altza auzoko Topoaren (Lasarte-Hendaia linea) geltoki berria martxan jarri du gaur, Herrera-Altza tartearen barruan.
Hori horrela, 5.500 lagunek etxetik bost minutu baino gutxiagora izango dute geltokia, eta 8.800 lagunek, hamar minutu baino gutxiagora. Hamar hilabete barru, geltokia Trintxerperekin lotuko da, oinezkoen pasealeku berri baten bitartez.
Altzako geltoki berria Topoak Donostian izango duen bederatzigarren geltokia izango da, eta bertatik 5 minutura bizi diren 5.500 pertsonari eta 10 minutu baino gutxiagora bizi diren beste 8.800 pertsonari emango die zerbitzua.
Gaurtik aurrera, Euskotrenek 15 minutuz behingo maiztasuna eskainiko die Altzatik Amarara. Dena den, gaur Euskotreneko tren-gidariek greba deitu dute, eta, ondorioz, trenak ez dira maiztasun horrekin ibiliko.
Tarte horrek 1.040 metro ditu lurpean, Herreran egun dagoen geltokiaren luzapen batekin hasten da, eta garai bateko N-1 errepidearen eta Adif-en trenbideen azpitik igarotzen den bihurgunea egiten du gero, Felix Iranzo pasealekuaren azpian amaitzeko.
Geltokiak bidaiarientzako bi gune eta Larratxo pasealekura –anbulatorioaren ondoan– eta Santa Barbara kalera ematen duten bi sarbide-kanoi ditu. Albo nasak ditu, mezzanina edo solairuarte banatara sarbidea ematen duten bi eskaileraz hornituak. Solairuarte horietan daude terminaleko bidaiarientzako guneak. Nasa horietara igogailuaren bitartez ere hel daiteke, eta beste jasogailu baten bitartez egingo da kanpoalderako konexioa.
Etorkizunean, Herrera-Altza tarte berriak jarraipena izango du Pasaiarantz –geltoki berria lurpean eraikitzea aurreikusita dago– eta Galtzarabordarantz, Errenterian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa