Itxi

Donostia

Berdinatasuna

Lilaton-ek 700 parte-hartzaile gehiago bildu ditu aurtengo edizioan

eitb.eus

Donostiako Boulevard-etik abiatuko dira igandean. Aurten, parte-hartzaileek izen-emate solidarioa egiteko aukera izan dute, Verdini Dantza Taldeari euro bat emanda.

  • Lilaton lasterketaren aurkezpena, gaur. Argazkia: Donostiako Udala

    Lilaton lasterketaren aurkezpena, gaur. Argazkia: Donostiako Udala

Lilaton berdintasunaren aldeko emakumeen lasterketa Donostiako Boulevard-etik irtengo da martxoaren 5ean, igandean, 10:30ean, eta, oraingo honetan, 700 emakume gehiagok bat egingo dute lasterketarekin, Donostiako Udalak ohar baten bidez zabaldu duenez.

Lasterketa hau emakumeen herri-lasterketa da, hain zuzen ere, Donostian egiten den eta 5km dituen lasterketa. Duñike Agirrezabalaga Auzoetako eta Deszentralizazioko, Erantzunkidetasun Zibikoko, Berdintasuneko eta Lankidetzako zinegotziak, Jon Insausti zinegotziak, Edurne Martinez de Treviño Atletico San Sebastian (lasterketaren antolatzaile) taldearen ordezkariak, eta Isabel Verdini Verdini Dantza Taldearen arduradunak aurkeztu dute aurtengo lasterketa gaur, osteguna, goizean Donostiako Udaletxean.

28. edizioa da aurtengoa eta Lilaton lasterketak hazten jarraitzen du. "Egun 5.760 korrikalari emakume parte hartzen dute. Hau da, iaz baino 700 parte-hartzaile gehiago izango ditu eta azken lau urteotan % 46 handitu da parte-hartzea".

Izen-emate solidarioa

Aurten, parte-hartzaileek izen-emate solidarioa egiteko aukera izan dute eta, ondorioz, Verdini Dantza Taldeari, hain zuzen ere, gaitasun murriztua duten pertsonen dantza taldeari euro bat emateko aukera izan dute. Dantza taldeak esfortzu handia egiten du gaitasun murriztua duten pertsonen gizarteratzea lortzeko. Antolatzaileek parte-hartzaileei eskertu nahi dizkie lortutako 2.057 euro.

Lasterketaren egunean, kontsigna Gipuzkoa Plazan egongo da 9:00etatik 12:00etara. Etiketa kontsignan uzten den poltsan edo motxilan itsatsi behar da eta balio handiko objekturik ez uztea gomendatu dute.

Egun guztian zehar ekitaldiak

9:45ean Boulevard-ean Verdini Dantza Taldearen emanaldia ikusteko aukera izango dute hara bertaratzen direnek. Bertan, dantza-taldearen 15 partaidek ikuskizuna eskainiko dute.

Jarraian, 10:00etan Aero-Zumba egingo da Boulevard-ean, Heliane da Costa-ren eskutik. Horrenbestez, parte-hartzaileek beroketa lanak egingo dituzte 10:30ko irteerarako prest egoteko. Lehenik, Miren Martiarena aterako da bere handbike gurpildun aulkiarekin eta bost minutu beranduago gainerako lasterkariak aterako dira.

Aurten lasterketak jai-giro izaera berezia izango du, izan ere, segidakoek parte hartuko dute ere: 3txulo txaranga, Emakumearen Etxearen Batukada, TrikiTxikita, eta Trikitilarien kalejiera. Horiek guztiek ere berdintasuna aldarrikatu eta lortutakoa ospatu nahi dute.

Behin sari banaketa amaituta, 11:30ean Alderdi Eder-etik hasita, LILAPOTE kalejira egingo da Batukadarekin batera. LILAPOTEak 12:30tik 16:00ra iraungo du eta Alde Zaharretik egingo da. Ordizia tabernan egingo da lehen hitzordua 12:30ean.

ordua 12:30ean.