Itxi

Herriak eta Hiriak

3.109 lagunentzako lekua

'Udako Jolastokia'n izena emateko epea ireki du Bilbok

agentziak | erredakzioa

Udan umeek eguneko jardunaldietan parte hartzeko aukera izatea eskaini du Bilboko Udalak. Izena emateko epea apirilaren 3ra arte egongo da zabalik.

Bilboko Udalak "Udako Jolastokia" eta "Udan primeran, kirola eginez" programak aurkeztu ditu, 3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta.

Urtero legez, Bilboko Udalak jarduera entretenigarriak eta dibertigarriak eskaintzen dizkie gazte bilbotarrei, haien hezkuntzan lagun dezaten, eta, bide batez, oporrez gozatzeko, kirola eta jolasa uztartuta.

Hala, eskaintzarekin, Udalak lana eta bizitza pertsonala bateragarri egitea sustatu nahi du, programak umeen oporren hamar asteetatik bederatzitan egongo baitira.

Horren ildotik, eta berritasun gisa, Bilbok aldaketak egin ditu "Eguneko Udaleku"etan parte har dezakeen umeen adin-tartean, 3-12 urte bitartera zabalduta.

Gainera, programazioan euskara eta ingelesaren erabilera bultzatzeko helburua dute.

Gauzak horrela, Gazteria eta Kirola Sailak epea zabaldu du gaur, martxoaren 27a, apirilaren 3ra arte, 3.109 lekurekin.

Bestalde, Bilbao Kirolak apirilaren 24 eta 26an irekiko du kirol-jarduerak egiteko epea, 2.385 plaza eskainita.