Itxi

Herriak eta Hiriak

Jaiak

Jarabe de Palo, Dvicio eta Manel Fuentes, Barakaldoko jaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kepa Junkera, Riot Propaganda eta Nuria Fergi ere izango dira, uztailaren 15etik 23ra.

  • Pau Dones, Jarabe de Palo taldeko abeslaria. Argazkia: Facebook Jarabe de Palo

    Pau Dones, Jarabe de Palo taldeko abeslaria. Argazkia: Facebook Jarabe de Palo

Barakaldoko Udalak baieztatu egin ditu Karmengo Jaietan joko dituzten musika taldeak. Besteak beste, Jarabe de Palo, Dvicio, Kepa Junkera eta Manel Fuentes izango dira herri bizkaitarrean, uztailaren 15etik 23ra.

Jaietan bi kontzertu-eremu egongo dira: bat Herriko Plaza izango da, udalak antolatutako kontzertuetarako, eta bestea Los Hermanos parkea, txosnen kontzertuetarako.

Hauek izango dira, hain zuzen ere, Udalak antolatutako kontzertuak:

- Larunbata 15: Riot Propaganda (Los Chikos del Maiz eta Habeas Corpus taldeek osatutako taldea)

- Igandea16: Erreka Ortu, Ibarra-Kaldu, Laguntasuna eta Amaia dantza taldeak

- Astelehena 17: Yunke magoa

- Asteartea 18: Kepa Junkera

- Asteazkena 19: Barakaldo Udal Banda eta Nuria Fergo

- Osteguna 20: Dvicio

- Ostirala 21: Jarabe de Palo

- Larunbata 22: Omenaldia Bruce Springsteeni, Manel Fuentesen taldearen eskutik