12:43

Herriak eta Hiriak

iruñea

Aurtengo sanferminetako kartela, prest!

eitb.eus

"Mañanas sanfermineras" Maximiliano Cosatti Iruñean bizi den argentinarrak egindako artelana izan da garaile, boto gehien batu baititu bozketan.

  • Cosettiren kartelaren irudia., Argazkia: Iruñeako Udala

    Cosettiren kartelaren irudia., Argazkia: Iruñeako Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"Mañanas sanfermineras" (sanferminetako goizak) izeneko kartelak iragarriko ditu aurten Iruñeko sanferminak. Zortzi kartel izan dira finalista, eta herritarrek Maximiliano Cosatti artistak egindakoa aukeratu dute garaile, alde dezenterekin, gainera: denera 5.682 pertsonek bozkatu dute, eta % 27,4k egin dute horren alde (1.558 boto).

2013tik Iruñean bizi den argentinarra da Maximiliano Cosatti (Buenos Aires, 1979). Nabarmendu duenez, txikitatik du lotura sanferminekin, uztailaren 7an jaio baitzen.

Iruñeko Udalak ohar batean jakinarazi duenez, hiriburuan erroldatutako bizilagunek apirilaren 11tik 27ra eduki dute euren gustukoenaren alde bozkatzeko. Guztira, 5.682 pertsonek parte hartu dute, iaz baino 396 gutxiago. 2016an, 6.078 lagunek bozkatu zuten, eta azken bederatzi urteetako parte-hartze marka hautsi zen.

Boto gehien jaso duen bigarren kartela "9 dias de taquicardias" ("bederatzi egun takikardiarekin") izenekoa izan da (finalisten artean, bigarrena). 972 boto eskuratu ditu Amaia Arraras de Mariak (Iruñea, 1983) eta Fernando Hernandez Mañuk (Iruñea, 1981) sortutakoak.

Hirugarren bozkatuena Koldo Aiestaranen (Iruñea, 1966) eta Sisku Simonen (Bartzelona, 1982) "Hnos. Aldaz Remiro" deiturikoa izan da: 851 boto jaso ditu.

371 kartel lehiatu dira aurten sanferminetako irudi izateko. Horietatik gehienak (176, % 47,44) Iruñean egindakoak ziren, eta 83, Nafarroako beste herri batzuetan sortutakoak.

"Mañanas sanfermineras", irabazlea

Sanferminak 2017 kartel lehiaketa 'Mañanas sanfermineras' Foto AYUNTAMIENTO DE PAMPLONA

"9 días de taquicardias", bigarrena

"Hnos. Aldaz Remiro", hirugarrena

 

 

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena