Itxi

Herriak eta Hiriak

Jaiak

Maldita Nerea, Su Ta Gar, Kepa Junkera eta Los Brincos, Sestaoko jaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Kontzertu guztiak Kasko Plazan izango dira, ekainaren 23an uztailaren 2ra.

  • Su Ta Gar. Argazkia: Galder Izagirre

    Su Ta Gar. Argazkia: Galder Izagirre

Sestaoko Udalak baieztatu egin ditu aurtengo jaietan egongo diren kontzertuak. Hain zuzen ere, Maldita Nerea, Su Ta Gar, Kepa Junkera eta Sorginak, Los Brincos eta Gozategi taldeek joko dute, ekainaren 23an uztailaren 2ra.

Kontzertu guztiak Kasko Plazan izango dira. Hauek dira:

- Ekainak 23, ostirala: Su Ta Gar

- Ekainak 24, larunbata: Los Brincos

- Ekainak 25, igandea: Gozategi

- Ekainak 26, astelehena: Ferosz eta M.C.D.

- Ekainak 27, asteartea: Djs First Summer Party

- Ekainak 28, asteazkena: Micky

- Ekainak 29, osteguna: The Blisters

- Ekainak 30, ostirala: Kepa Junkera

- Uztailak 1, larunbata: Maldita Nerea

- Uztailak 2, igandea: Orquesta Magnum

Emanaldi horiez gain, erromeriak, abesbatzak eta bilbainadak ere egongo dira, besteak beste.