Itxi

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Erromesentzako aterpetxe berria ireki dute Portugaleten

Agentziak | Erredakzioa

Aterpetxe berriak 36.000 balio ditu, Zubi Alde kiroldegian dago, eta 30 toki eskaintzen diu.

  • Portugaleteko aterpetxe berria. EiTB

    Portugaleteko aterpetxe berria. EiTB

Gaur inauguratu dute Portugaleten (Bizkaia) udaratik aurrera erromesei ostatu emango dien aterpetxe berria: 36.000 euro balio ditu, Zubi Alde kiroldegian dago, eta 30 toki eskaintzen ditu.

Ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean egongo da zabalik, eta 3.000 erromes baino gehiagori ostatu ematea aurreikusi dute. Horrez gain, udan 15 ohatze bikoitz eskainiko dituzte, baita erabilera anitzeko eremu komuna eta Wifia duen irakurketa areto bat ere.

Done Jakue "oso balidabide turistiko esanguratsua" da Euskadirentzat, 2016an 20.000 erromes baino gehiago igaro baitziren. Aurten, 7.000 dira dagoeneko hala kostaldeko nola barnealdeko bidetik ibili diren erromesak.

Erromes bakoitzak 40 euro gastatzean ditu eguneko, batezbeste. Zentzu horretan, Mikel Torres Portugaleteko alkateak nabarmendu duenez, herrira iritsi diren erromes kopuruak gora egin du.