18:28

Herriak eta Hiriak

Ekimen solidarioa

Estropatadak plastikozko ahatez beteko du Bilboko itsasadarra, igandean

eitb.eus

"WOPato" lasterketa solidarioa bosgarren urtez jarraian iritsiko da Bilbora igande honetan.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

WOP Fundazioak Estropatada ekimen solidarioa antolatu du igande honetarako (ekainak 18) Bilbon, bosgarren urtez jarraian. Horrela, plastikozko milaka ahatek Bilboko itsasadarra hartuko dute, lasterketa geolokalizatu batean.

2017ko Estropatadak denetarik izango du: familientzako jarduerak, puzgarriak, kontzertuak, eskaintza gastronomikoak…

WOP Fundazioak endekapenezko gaixotasun neurologikoak ikertzera bideratuko ditu ekimen horren bidez bildutako irabaziak.

Parte hartzeko, WOPato ticket  bat erosi beharra dago, 5 euroren truke. Leku hauetan eros dezakezu: Interneten, WOP Fundazioak duen bulego fisikoan (Portuko Markesaren kalea, 1), WOPek Kale Nagusian Aldundiaren alboan duen postuan (ostiraletan eta larunbatetan), ekimenarekin bat egin duten dendetan edo Kutxabanken.

Ahate guztiek txip identifikatzaile bat eta kodea dituzte. Ahatearen kodea txartelean agertzen da. Horrela, parte-hartzaile bakoitzak zuzenean jakingo du, GPS teknologiaren eta webgunearen bidez, bere ahatea zein postutan dagoen.

Darth Vaderrek agurtuko ditu helmugara helduko diren lehen sei ahateen jabeak, 501 Legioak bat egin baitu ekimenarekin.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena