Itxi

Herriak eta Hiriak

2017ko San Ferminak

Trump, Rajoy eta Asiron, Iruñeko peñen pankartetako protagonista

Agentziak | Erredakzioa

Ugari dira jorratutako gaiak, besteak beste, etxegabetzeak, Osasunaren jaitsiera, eraso sexistak edota Altsasuko gertakizunak.

  • Irrintzi peñaren pankarta

    Irrintzi peñaren pankarta

Donald Trump AEBko presidentea, Mariano Rajoy Espainiako presidentea eta Joseba Asiron alkatea dira Iruñeko peñek San Fermin jaiei begira landu dituzten aurtengo pankartetako protagonista nagusiak. Peñek, urtero egin ohi dutenez, gaurkotasunezko gaiak izan dituzte hizpide euren sormenetan.

Izan ere, nagusi gisa Donal Trump agertzen da; izan ere, misil baten gainean eserita edota hesiak eraikitzeko proposamenak egiten azaltzen baita.

Mariano Rajoyri eta Joseba Asironi buruzko aipamenak ere badira, baita Armando Cuenca Iruñeko Udaleko mugikortasun zinegotziari buruzkoak ere, bizikletentzako erreiari edota abiadura 30 km/h-ra murrizteari buruzko proposamenen harira, azken horren kasuan.

Askotarikoak dira ere jorratu dituzten gaurkotasunezko gaiak, besteak beste, etxegabetzeak, Osasunaren jaitsiera, eraso sexistak, Altsasuko gertakizunak, Ikurren Legea edota Hazte Oir elkartearen transexualitatearen aurkako autobusa.

Horrez gain, Itzi Garces, Dani Salinas eta Javiertxo Andiarena Peñen Federazioko ordezkariek uztaailaren 1ean ospatuko den 2017ko Peñen Eguna aurkeztu dute prentsaurreko batea.

Horrenbestez, goizean gosaria, peñen arteko lasterketa eta umeentzako jolasak egongo dira eta pankarten jendaurreko aurkezpena egingo dute.

Arratsaldean, Santa Ana plazan, honako hauek egongo dira: peñen arteko eltze-txiki lehiaketa, Txupin Etxepare 2017 Sariaren ematea, herri bazkaria 650 lagunentzat, musika, karaokea eta dantzaldia.

Halaber, federazioak zezen-plazara arteko ohikoa den kalejira antolatu du uztailaren 9rako, eta 1978ko istiluetan hil zen German Rodriguez omenduko du uztailaren 8an.

Azkenik, zazpigarren urtez jarraian, entzierro 'txikiak' izango dira sanferminetan. Uztailaren 10ean eta 13an izango dira, 11:30ean, Santo Domingoko aldapatik udaletxe plazaraino.

 

include>

  • © EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#