Herriak eta Hiriak
Renfe
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Abuztuaren 31ra arte egongo da martxan, eta joan-etorriak 19,90 euroko salneurria izango du.
Kontxako hondartza. EFE
Gasteiz eta Donostia arteko "hondartzarako trena" egunero ibiliko da larunbat honetatik (uztailak 1) abuztuaren 31ra arte.
Renfek jakinarazi duenez, ibilbidea 449 serieko trenek egingo dute. 258 pertsona garraiatzeko ahalmena dute, eta beste hainbat zerbitzuren artean, aire girotua, mugikortasuna mugatua duten pertsonarentzako espazioa eta eserlekuetan entxufeak dituzte.
Trena 08:57an abiatuko da Gasteiztik, eta 10:48an iritsiko da Donostiara, eta 10:52an Grosera.
Bueltako bidea 18:54an abiatuko da Grosetik, eta 19:57an Donostiatik, eta 21:45ean iritsiko da Gasteizera.
Joan-etorriak 19,90 euroko salneurria izango du.
orain albiste
albisteak
albisteak
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa