Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertakaria Bilbon

Bi atxilotu Bilbon, ekainaren 23an tabernari bati eraso egiteagatik

Atxuriko tabernako lapurretan hiru pertsonek hartu zuten parte, eta tabernako langile bati labanaz eraso zioten.

42 urteko emakume bat eta 49 urteko gizon bat atxilotu dituzte Bilbon, Atxuri auzoko taberna batetako lapurreta tarteko. Ekainaren 23an, tabernako langile bati labana batekin eraso zion emakumeak, Segurtasun Sailak adierazi duenez.

Lapurretan bi gizonek eta emakume batek hartu zuten parte, eta 120 euro eta telefono mugikor bat eraman zituzten. Tabernako nagusia eta langileetako bat komunean sartu zituzten, eta azken honi hiru labankada eman zizkioten. Basurtuko Ospitalean artatu behar izan zuten.

Uztailaren 2an, arratsaldeko 17:30ean, biktimetako batek ustezko erasotzaileetako bi ikusi zituen Zabalburu Plazan, eta bertako polizia-etxean jakinarazi zuen.