Herriak eta Hiriak
Bilbo
Castaños auzoa Bilboko lehengo Ingurune Lasaia izango da
Agentziak | Erredakzioa
Udalak adierazi duenez, proiektuak nabarmen hobetuko du oinezkoen, autoen eta ziklisten arteko bizikidetza.
-
Castaños auzoko sarreretako bat. Argazkia: Bilboko Udala.
Castaños auzoa Bizkaiko hiriburuko lehen Ingurune Lasai bihurtzeko burutzen ari diren lanetan izan da gaur Bilboko Mugikortasun eta Jasangarritasun Saileko zinegotzi eta alkateorde den Alfonso Gil. Lan horiek uztaila amaieran bukatzea aurreikusita dago.
Gilen hitzetan, auzo bat Ingurune Lasai bihurtzeak esan nahi du inguru atseginagoa eta lasaiagoa sortzea, bizilagunek eguneroko bizimodua egiteko trafikoaren presiorik gabe. Horretarako, ibilgailuek ezingo dute 30 km/h-ko abiadura-muga gainditu.
Proiektuak hainbat fase izan ditu eta guztietan hiritarren parte-hartzea bultzatu nahi izan da. Castaños auzoko bizilagunek tailer informatiboetan parte hartzeko aukera izan dute.
Besteak beste, abiadura murrizteko europar kuxinak jarri dira, oinezkoentzat pasabide berriak eraiki dira eta markesinak eta informazio seinaleak aldatu dituzte. Aldaketa handienetarikoa bidegorria Campo Volantineko autobus-geltokitik desbideratzea izan da. 300.000 euro inbertitu dituzte Castaños auzoaren berritze lanetan.