18:48

Herriak eta Hiriak

Bilboko Aste Nagusia 2017

Munduko musiken kontzertuen egitaraua Bilboko Aste Nagusian

eitb.eus

Bilboko Plaza Barriak artista eta talde multikulturalen kontzertuak hartuko ditu egunero, 23:30ean.

  • Argazkia: Bilboko Udala

    Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Munduko musikak Bilboko Plaza Barriko eszenatokian izango dira aurtengo Aste Nagusian ere. Egunero, 23:30ean, mundu osotik etorritako artisten eta taldeen kontzertuak emango dituzte bertan.

Hauxe da egitaraua:

- Larunbata, abuztuak 19: Puerto Candelaria (Kolonbia). “Cumbia Underground” izenez ezagututako musika estilo berriak mugak pasatu ditu eta leku hartu du Latindar Amerikako musika indepente esparruan.

- Igandea, abuztuak 20: Bilbao Reggae Splash jaialdia, Don Carlos jamaikarrarekin.

- Astelehena, abuztuak 21, astelehena: Septeto Nabori (Kuba). Boleroak, guaratxak… 50 eta 60 hamarkadetako musika kubatar onena bertaratutako publikoa dantzan jarriko du.

- Asteartea, abuztuak 22: Fatty Farmers (Espainia). Punk, rock, country, balkan eta irlandako doinu onenak uztartuko dituzte ikusleen parte-hartzea oso bizia izango den kontzertu batean.

- Asteazkena, abuztuak 23: Euskal Jaia Gozategi taldearekin. Artista gonbidatu ugarik elkar ikusiko dute, eta trikitia eta panderoaren musikaz lagundurik urtebetetze kandelak puztuko dituzte.

- Osteguna, abuztuak 24: Bilbao Flamenco. Besteak beste, Cancanilla de Málaga, Carrete de Málaga, El Álvarez eta Juan Requena izango dira bertan.

- Ostirala, abuztuak 25: Travellin Brothers (Bizkaia). Ina Forsman + JT Lauritsen + Andy J. Forest + Francisco Simón artistek ere hartuko dute parte.

- Larunbata, abuztuak 26: Freedonia (Espainia). Energiaz beteriko soula jorratzen du 11 musikariz osaturiko talde indartsu honek.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena