Itxi

Herriak eta Hiriak

ASTE NAGUSIA

2017ko Bilboko jaien egitaraua abuztuaren 23an

eitb.eus

Estilo guztietako musika eskaintza zabalak erakarriko du bilbotarren eta bisitarien interesa egun guztian zehar.

  • Europa parkean kontzertuak egingo dira Aste nagusi osoan

    Europa parkean kontzertuak egingo dira Aste nagusi osoan

Abuztuaren 23an, 2017ko Bilboko Aste Nagusiko bosgarren egun honetan, estilo guztietako musika eskaintza zabalak erakarriko du bilbotarren eta bisitarien interesa egun guztian zehar. Horren adierazle izango dira, besteak beste, Gozategi taldeak eta Morat banda kolonbiarrak eskainiko dituzten kontzertuak, Plaza berrian eta Europa parkean, hurrenez hurren.

Hauek dira egitarau ofizialean jasota dauden ekitaldiak:

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 23

09:00 Areatza. BKAFF Gastronomia lehiaketa: Txipiroiak tintan. Izena ematea.

10:00 Txistularien diana eta txupina.

10:00 Areatza. Xake Modalitateak: Random Chess.

10:00 Ripa. Basket 3x3 V. Txapelketa.

11:00 Areatza. XVIII. Tiragomas txapelketa.

11:00 Areatza. Gastronomikoa. Umeentzako Tailerrak: Pintxoak.

11:00 BDB. Erraldoien eta buruhandien kalejira gaitariekin eta txistulariekin.

11:00 Dña. Casilda parkea. (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

12:00 Zirkuak eta Marijaiak bisita egingo die Basurtuko ospitaleko umeei.

12:00 Pergola. Bilbainadak: 5 BILBAINOS.

12:00 Areatza. Herri-kirolak.

12:00 Areatzako kioskoa. Udalaren Musika Bandaren kontzertua.

13:00 Zazpi Kaleak. Bilbainadak: BILBOTARRAK.

13:30 Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

14:00 Santiago Plaza. Bertso-bazkaria.

14:30 Areatza. BKAFF. Gastronomia-lehiaketako sarien banaketa.

16:30 Dña. Casilda parkea. (Anselmo Clavé) TXIKIGUNEA.

18:00 Zezen plaza. Abonuko bostgarren zezenketa.

19:00 Plaza Barria. BDB. Euskal dantzak. SALBATZAILE ( Bilbao).

19:30 Gas plaza. Umeentzako antzerkia.

20:00 Bilborock aretoa. Pop-Rock-aren XXXII. Erakustaldia: OZHEN // EL CAPITAN ELEFANTE (Rock Melodikoa // Indie ?Rock).

20:00 Plaza Barria. BDB. Erromeria eta Larrain Dantza.

20:30 Gizakunde eliza. FAVOLA D´ARGO. (Portugal) Antzinako Musika.

20:30 Arriaga plaza. Zezensuzkoa.

21:00 Pergola. DJ Luis Carlos del Pozo.

21:30 Arriaga plaza. Kaleko antzerkia.

22:45 Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXVII. Lehiaketa Nagusia. Pirotecnia Esteban Martín, S.L. (Granada).

23:15 Areatza. Gaupasa (lehen pasea): KOSMOS.

23:30 Abandoibarra. Bilbao Orkestra Sinfonikoa - CONSORCIO.

23:30 Plaza Barria. GOZATEGI 25 URTE + GONBIDATUAK.

23:30 Pergola. Habanera gaua: RONDALLA JUS LA ROTXA.

24:00 Europa Parkea. MORAT.

01:45 Areatza. Gaupasa (bigarren pasea): KOSMOS.

Gainera, hauek dira abuztuaren 23an, asteazkena, Bilboko 2017ko jaietan izango diren kontzertuak, egitarau ofizialean zein txosnen, aretoen eta esparruetako egitarauetan agertzen direnak.

Gainerako egunetako egitaraua honako esteka hauetan ikus dezakezu:

Bilboko Jaietako egitaraua: abuztuak 24

Bilboko Aste Nagusiko egitaraua: abuztuak 25

Aste Nagusiko egitarau: abuztuak 26

Bilboko Jaietako egitaraua: abuztuak 27