Itxi

Herriak eta Hiriak

Palmaresa

Vulcano pirotekniak irabazi du Bilboko su artifizialen lehiaketa

Agentziak | Erredakzioa

"Originaltasuna, dotorezia, espazioaren erabilera eta ikuskizunak izandako armonia" nabarmendu ditu epaimahaiak.

  • Su artifizialak Bilbon. Argazkia: EiTB

    Su artifizialak Bilbon. Argazkia: EiTB

Madrilgo Vulcano pirotekniak irabazi du Bilbao Hiria Su Artifizialen Nazioarteko XXVII. Lehiaketa Nagusia, Udalak jakitera eman duenez. Enpresa horrek joan den ostiral gauean, abuztuak 25, bota zituen su artifizialak. Bilbotarrek eta bisitariek ikuskizuna txalotu zuten.

Bilboko Aste Nagusiaren harian egindako lehiaketa horretan hainbat herrialdetako pirotekniek parte hartu dute, hala nola, Frantzia, Italia, Madril, Granada, Murtzia eta Valentzia.

Atzo, larunbata, Astondoa piroteknia izan zen su artifizialak botatzeko arduraduna. Bizkaitarrak izan ziren nazioarteko lehiaketari amaiera borobila eman zietenak.

Igande honetan, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta erabakia hartzeko ardura izan duen epaimahaiko kide batek txapela eta trofeoa eman dizkiote irabazleari.

"Originaltasuna, dotorezia, espazioaren erabilera eta ikuskizunak izandako armonia" nabarmendu ditu epaimahaiak.

"Mundu osotik etorritako konpainiek parte hartzen dute nazioarteko lehiaketa honetan, urtero maila altuagoa erakusten dutenak. Aurten ere maila altua dutela erakutsi dute guztiek", azpimarratu du epaimahaiak.

Vulcano pirotekniak gogora ekarri duenez, dagoeneko hiru urte daramatza Bilboko su artifizialen lehiaketan parte hartzen, eta saria lortzeko "gogo handiak" zituela gaineratu du.

"Oso pozik gaude antolaketa bikaina duen lehiaketa handi hau irabazi izanagatik. Hasieratik bukaerara arte oso gustura egon ginen. Aste Nagusiarekin eta nazioarteko lehiaketa honekin jarraitzeko gonbita luzatzen dizuegu, su artifizialak botatzeko toki ezin aproposagoa baituzue: hiriko erdigunea", esan du enpresa madrildarrak.

a madrildarrak.