14:01

Herriak eta Hiriak

Audientzia

127.000 ikusle izan zituen, igandean, 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioak

EITB

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta, igandeko saioak %5,6ko audientzia zatia izan zuen oro har, eta euskaldunen artean %10,3.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Igande honetan, Marijaiaren agurra eskaini zuen 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saio bereziak, igandean, eta 127.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Aste osoko saiorik ikusiena izan zen, eta %5,6ko audientzia zatia izan zuen oro har. Euskaldunen artean %10,3ko kuota izan zuen.

Ilaski Serranok eta Agustin Ezenarrok aurkeztuta, Bilboko jaien eguneroko jarraipena eta su artifizialen zuzeneko emanaldia eskaini ditu 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioak, gauero, ETB1en. Bataz beste, %4,4ko audientzia zatia eta euskaldunen %7,3ko kuota lortu dute emanaldi guztiek. Halaber,  85.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu dute Euskadin eta eragin eremuan.

Bestalde, 'Bilboko Aste Nagusia 2017' saioaren ondorengo emanaldi bereziek ere, audientzia datu onak lortu dituzte. Horien artean, igandeko 'Bilboko Zazpikaleak Kantuan' emanaldiak %5,1eko audientzia zatia, euskaldunen artean %8,8ko kuota, eta 115.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen. Ostiralean, 'Bilbainadak Gernikan' emanaldiak bere aldetik, %5,3ko audientzia zatia, euskaldunen artean %7,6ko kuota, eta 83.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena