16:25

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Gasteizko kale bat itxi dute gas-ihesagatik

agentziak | erredakzioa

San Anton plazako lanetan izan da, eta zirkulazioa Frantzia kalean eten dute ordu eta erdiz. Inor ez da zauritu.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko San Anton plazako lanetan izan den gas-ihes baten ondorioz Frantzia kaleko zirkulazioa eten dute ordu eta erdiz. Ihesak ez du zauriturik eragin, Udaleko iturrietatik jakinarazi dutenez.

Frantzia eta Estenaga Apezpikua kaleek bat egiten duten lekuan izan da ihesa. Udaltzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira, gas hornitzailearen teknikariekin batera.

Egoera hauei aurre egiteko protokoloa ezarri eta segurtasun perimetroa jarri dute Bilbo plazatik Arana kaleraino, eta pertsonen eta ibilgailuen joan-etorriak galarazi dituzte, ihesa kontrolatu arte, 14:00ak arte.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena