Herriak eta Hiriak
Nafarroan
Orduko 214 kilometroko abiaduran harrapatu dute gidari bat, Tebasen
Agentziak | Erredakzioa
Nafarroako Foruzaingoak bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio gidariari.
Nafarroako Foruzaingoak bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio gidari bati, Tebas parean, AP15 autobidean, orduko 214 kilometroko abiaduran harrapatu ostean.
Radarrek 4.250 ibilgailuren abiadura kontrolatu dute asteburu honetan, itzulera-operazioan.
Guztira, 526 arau-hauste atzeman dira, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez.
Beste lau gidari ere inputatu dituzte: bi, Zizur Nagusian eta Burlatan, gidabaimenik gabe gidatzeagatik, eta beste bi, Noainen eta Etxarri Aranatzen, mozkor gidatzeagatik.