Itxi

Herriak eta Hiriak

Trafikoa

Normaltasuna nagusi Iruñean, trafikoa arautzeko sistema berria abiatuta

Agentziak | Erredakzioa

Hirigunea atsegin egiteko planaren harira, alde zaharrera sartzeko kontrol-sistema berria abiatu du Udalak.

Alde zaharreko trafikoa arautzeko plan berria abiarazi du gaur Iruñeko Udalak, eta "beharbada aurreikusitakoa baino normaltasun handiagoz" hasi da, Joxe Martin Abaurrea Hiri Bizigarri eta Etxebizitza alorreko zinegotzi ordezkariak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez.

Goizean goiz, Iruñeko udaltzainak herritarrei laguntzen egon dira ibilgailu pribatuei itxitako puntu nagusietan.

Udalaren arabera, orain arte "normaltasuna da nagusi eta astelehenetan gertatzen diren auto-ilarak baino ez dira izan".

Udalaren webgunean zirkulazio aldaketen nondik norakoak jasotzeaz gain, alde zaharrera sartzeko kontrol-sistema berrian izena emateko aukera dute herritarrek.