20:32

Herriak eta Hiriak

Elkartasuna

Bilbo arrosaz jantziko da urriaren 8an, minbiziaren aurkako lasterketan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Antolatzaileek 10.000 parte-hartzaile biltzea espero dute, bularreko minbiziaren aurka dirua biltzeko.

  • Iazko lasterketa. Argazkia: Antolatzaileak

    Iazko lasterketa. Argazkia: Antolatzaileak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilbok bularreko minbiziaren aurkako IV. lasterketa solidarioa hartuko du urriaren 8an, eta 10.000 korrikalari biltzea du helburu. Orain arte, 4.000 pertsonak eman dute izena.

Kamisetak eta zenbakiak saltzen bildutako dirua ikerketara bideratuko dute. Hain zuzen ere, Maria del Mar Vivanco BioGune zentroko (Zamudio) ikertzailearen ikerketa batera.

Lasterketa urriaren 8an, igandean, izango da. 11:00etan hasiko da, Guggenheim Museoan, eta ondoren Euskalduna Jauregira abiatuko da, itsasadarraren ertzetik. Handik, zubitik jaitsi eta udaletxerako bidea hartuko du, itsasadarraren beste ertzetik. Han, zubia gurutzatu eta Guggenheimera itzuliko da berriz.

Lasterketa bost kilometrokoa izango da, baina ez da lehiakorra izango. Horregatik, patinetan edo txakurrekin ere parte hartu ahal izango da.

Lasterketaren ondoren hainbat entretenimendu izango da Guggenheimen alboan. Adibidez, Urtzi Gimnasioak Zumba klase bat eskainiko du. Umeek ere jolastokia izango dute.

Izen-emateak 6 euroko kostua izango du, eta, horrela, korrikalariek kamiseta bat, zenbaki bat, janaria, edaria eta aseguru bat izango dituzte.

Korrika egin ez, baina dirua eman nahi dutenek Laboral Kutxan egin ahal izango dute, kontu korronte honetan: 3035.0083.27.0830034765.

Izena ematea acambibizkaia.org webgunean egin behar da, eta kamisetak eta zenbakiak Forum Sport dendetan hartuko dira.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena