Iker Badiolak bizi osoa darama minbizia ikertzen EHUn, eta oso itxaropentsua iruditzen zaio botika hori lortu izana. Ziurtatu digu tumore inbaditzaileei aurre egiteko tratamendu berriak lortzea izango dela etorkizuneko erronka.
Oncomatryx euskal enpresa biofarmazeutikoak ekainean hasiko ditu saiakuntza klinikoak OMTX705 botikarekin. Pankreako, biriketako eta bularreko minbizi hirukoitz negatiboko tumore metastasiko inbaditzaileei aurre egiteko garatu da, tratamendu eraginkorrik ez dutenentzako, alegia.
Zortzi ospitaletako 150 gaixotan probatuko da, tartean Donostiako Onkologikoan eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Enpresaren sortzaileak adierazi duenez, dena ondo bidean, sendagaia lauzpabost urte barru merkatuan eskuragarri egon liteke.
Metastasia gelditzeko bide bat aurkitu du, eta animalekin probak egin ondoren, gizakiekin entseguak egiteko baimena dauka. Espainiako eta Estatu Batuetako zortzi ospitaletan hasiko dira, Iruñea eta Donostia, tartean.
Larruazaleko tumore mota ezberdinak daude, eta oinarri genetiko propioak ditu bakoitzak, baina denek dute ingurumen faktore komun bat: eguzkia. Zenbateraino da ona edo txarra eguzkia hartzea? Bi dermatologoren iritziak bildu ditugu.
Bularreko minbizia izan duten emakume askorentzat mikropigmentazioa da gaixotasuna amaitutzat emateko azken prozesua. 2019tik Osakidetzak eskaintzen duen zerbitzua da, askok oraindik ezagutzen ez badute ere.
GPBaren kontrako txertoa neskei bakarrik jartzen zaie gaur egun baina adituen arabera, mutilei ere jartzea garrantzitsua litzateke transmisioa eteteko. Katalunian datorren kurtsoan hasiko dira eta beste erkidegoak aukera hori aztertzen ari dira.
Urtez urte % 1 inguru jaisten da heriotza tasa, eta minbizi mota hori dutenen % 80tik gora bizirik irautea lortzen dute gaur gaurkoz. Diagnostiko goiztiarra eta ikerketa, gakoak gaixotasunari aurre egiteko. Hori guztia GEICAM taldeak Donostian antolatutako 14. Sinposioan aztertu dute.
Minbizia izaten duten gaixo batzuek, kimioterapia tratamenduen ondorioz, ilea galtzen dute betiko. Bada, Bartzelonako Hospital del Mar erietxean tratamendu bat proposatzen diete albo kalte hori ekiditeko.
Umetokiko minbizia diagnostikatu zioten Aiora Renteriari. Kolpe izugarria izan zen berarentzat eta aldaketen beldur zen; bereziki, ahotsean izango zuen eraginak ematen zion beldur. Zorionez, ebakuntza ondo irten zen, eta orain foniatrarekin batera ariketak egiten ditu ahotsa indartzeko.
Sendagaiak proba guztiak gainditzen baditu eta Medikamentuaren Txinako Agentziaren baimena jasotzen badu, baliteke bost eta zazpi urte bitartean behar izatea pazienteengana iristeko.
Errenteriako Niessen aretoan Izan Inurri Elkarteak antolatutako bertso saio musikatua dugu oinarri. Gai gordinenek ere komikotik zerbait dutela ikasiko dugu umorearen betaurrekoak jantzita. Gure bederatzikoa ez da faltako eta udaberriaren pare loratu diren plaza batzuen berri ere jaso dugu.
Bideoa: Izan Iñurri elkarteko kideei elkarrizketa Azpeitian antolatutako ekitaldiari buruz. Minbizia zuzenean edo zeharka pairatzen dutenei bizipoza emateko lan egiten dute.
18 urte betetzear zela buruko tumore bat aurkitu zioten Eneritzi. Bi ebakuntza jasan ditu eta berriro ekin behar izan dio bizitzari. Gurean izan da Eneritz Martin, bere esperientziari buruzko azalpen gehiago emateko.
Minbizia ez da edonolako gaia. Hainbat tabu ezkutatzen dira hitz bakarraren atzean, eta hauek bistaratzea beharrezko ikusten dute Inurri elkartekoek. Izan Inurri proiektua 2019 urtean jarri zuten abian Julene Illarramendik eta Miren Cuerdok. Julene bera eta Elena Guinea elkarrizketatu ditugu.
Lide Labakari histozitosi izeneko minbizi mota arraroa diagnostikatu zioten urtebete zuela, baina berak ez zuen jakin minbizia izan zuela 9 urte zituela lagun batek esan zion arte. Bazekien gaixo egon zela, baina ez zekien minbizia zenik. Familiak Super H elkartea sortu zuten ikerkuntza bultzatzeko.
Iratxeren eta Paularen seme-alabek minbizia eduki dute eta prozesua zein gogorra den familia guztiarentzat kontatu digute. Laguntza ekonomikoa eta emozionala beharrezkoa dela esan digute biek.
Euskal Autonomia Erkidegoan urtean 100 minbizi kasu detektatzen dira haurren artean. Gehienak leuzemia, garun-tumore eta linfoma kasuak dira. Garrantzi handia du pediatrek kasuak goiz atzematea. Hori da prebentzio bakarra momentuz.
Pandemiak ospitaleen arretan ez, baina haur gaixoen eta euren senitartekoen aldartean eragin duela kontatu digute Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartetik.
Hain zuzen ere, ikertzaileek "edukiera ezezagun bat" aurkitu dute garuneko tumore ohiko eta agresiboenaren zelula ametan. Birziklapen, garbiketa eta zelulen birsorkuntza mekanismo batez baliatuta, kimioterapia tratamenduak saihestu ditzakete horrek.
Olatzi ezkerreko bularra kendu behar izan zioten eta Elordiri 2013an atzeman zioten leuzemia. Minbiziaren aurkako egun honetan, esperantzaz betetako mezuak bidali dizkugute biek.
Minbizia gainditu duten pertsonentzat, kasu askotan, bizitza asko aldatzen dela azaldu du Olatz Mercaderrek, Izan Inurri elkarteko kideak. Mastektomia egin duten emakumeen kasuan, haien gorputzak ezkutatu nahi direla salatu du.
Aurreikuspenek diote minbiziaren intzidentziak gorakada txiki bat izango duela aurten 2021arekin alderatuta, 280.101 kasu berri diagnostikatuko baitira. Hala ere, kalkulu horrek ez du barne hartzen pandemiak izan dezakeen eragina.
Elordi Garcia lazkaotarrari leuzemia diagnostikatu zioten. Kimioterapiaz gain, hezur-muineko transplantea ere behar izan zuen sendatzeko. Ezin izan zuen ahizparen hezur-muinik jaso, eta Alemaniako emaile anonimo batena jaso zuen. 'Imparable hasta la médula' liburua idatzi du bizitakoak kontatzeko.
Olatz Mercader eta Sandra Barzek egutegi solidario bat sortu dute beste kide batzuekin batera. Bular bakarra duten pertsonen ikusgarritasuna lortzea dute helburu, baita diru bilketa egitea ere.
2016an egindako analisi batean sarkoma detektatu zioten Amairi. Maitane Bilbao disenatzailearekin bateara zapi solidorioak sortu ditu sarkoma ikertzeko.
Saga ospetsuko pelikuletako pertsonaien gisan jantzita ibili dira Donostiako kaleetan zehar, eta bildutako dirua odol emaileen ekimenetara bideratuko dute.
Bergarako Movember Gara elkarteko kidea da, eta izen bereko kanta atera du Azkaiter Pelox taldearekin. Helburua, gizonezkoen osasun-gaiei buruz kontzientziatzea.
Unai Azkarate Bergarako Movember Gara elkarteko kideak dioenez, herrigintza taldearen helburuak honako hauek dira: sentsibilizazio kanpaina herrian zabaltzea, detekzio goiztiarraren beharraz jakinaraztea eta minbizia ikertzeko dirua biltzea.
Jose Manuel Molinero oñatiarrari prostatako minbizi oso erasokorra aurkitu zioten duela sei urte urtero egiten dituzten azterketetan, PSA proban, hain zuzen ere. Ebakuntza egin zioten eta ongi dago, baina proba hori egitearen beharra nabarmendu du.
Aitor Silloniz Euskalteleko txirrindulari ohiari barrabileko minbizia diagnostikatu zioten 32 urte zituela. Aurpegian mugimendu falta sentitzen zuen, eta probak egiten ari zitzaizkion bitartean, barrabilean koskor bat zuela nabari zuen. Barrabila kendu zioten eta kimioterapia tratamendua jaso zuen.
Pink Force Day egunaz aritu da Sabin Urcelay Gipuzkoako odol-emaileen elkarteko zuzendaria. Hainbat ekitaldi eta kontzertu antolatu dituzte odol-ematea bultzatzeko. Bestalde, Pink Force elkartearen helburua minbizia duten haurrei laguntzea da.
Urtean 3.000 gaixori baino gehiagori tratamendu ezberdinak emango dizkiete bertako profesionalek. Astelehenetik martxan dira 20 kanpo kontsulta berriztatuak ere.