Itxi

Herriak eta Hiriak

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat zigortu dute Donostian bikotekideari zartakoa emateagatik

Agentziak | Erredakzioa

Emakumea biberoia ematen ari zion haurtxoari gizonak zartakoa eman zionean. Epaileak urte bat eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio.

Epaileak urte bat eta hiru hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati Donostian, bikotekidea haurtxoari biberoia ematen ari ziola zartakoa emateagatik eta emakumea jarraian iraintzeagatik.

Gaur, Donostian izan den epaiketan, Fiskaltzak eskatutako kartzela-zigorra onartu du gizonak, ez ohiko tratu txarren, tratu txar psikikoen eta irainen delituengatik.

Izan ere, gizonak "mari-zikin, alferrontzi, ez dakizu ezer egiten edo ez dakizu haurtxoak zaintzen" bezalako irainak egin zizkiola dio epaiak.

Gainera, akusatuari hamar eguneko une oroko lokalizazioko zigorra ezarri dio epaileak eta 2.000 euro ordaindu beharko dizkio emakumeari. Era berean, ezin izango da emakumeari hurbildu datozen hiru urteetan.

Dena den, kartzela-zigorra bertan behera utzi du epaileak datozen hiru urteetan akusatuak deliturik ez egiteko baldintzapean.

____________________________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

uzten fakturan.