Itxi

Herriak eta Hiriak

Barakaldo

Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, gazte bati sexu-erasoa egitea egotzita

Erredakzioa

Eratsotzaileak eskutik heldu zion, baina gazteak ihes egitea lortu zuen, gizona gerritik behera biluzik zegoela ikusi ostean.

Sestaoko Ertzain-etxeko agenteek 35 urteko gizon bat atxilotu zuten Retuerton (Barakaldo) asteazken arratsaldean, emakume gazte bati sexu-erasoa egiten saiatzea egotzita.

Erasoa asteazken goizean gertatu zen, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Biktima Retuerto auzoko espaloi batean zegoela, gizon bat ibilgailuan hurbildu zitzaion eta denda baten helbidearen inguruan galdetu zion. Emakumea hari laguntzeko asmoz hurbildu zitzaionean, gizonak eskutik heldu zion, eta ibilgailuan sartzen saiatu zen. Gizona gerritik behera biluzik zegoela konturatu zen orduan gaztea, eta ihes egin zuen.

Eguerdiko ordu biak aldera, Barakaldoko merkataritza-gune batean aurkitu zuten ibilgailua. Agenteek gidaria identifikatu eta atxilotu zuten, sexu-eraso saiakera egotzita.