Herriak eta Hiriak
Polizia operazioa
Gizon bat atxilotu dute Sestaon haur pornografia egotzita
Agentziak | Erredakzioa
Operazio horretan ere, beste hiru gizon atxilotu dituzte, Santa Polan eta Madrilen.
Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu du Sestaon (Bizkaia) sakelako telefonoan haur pornografia edukitzea eta Interneten zabaltzea egotzita.
Operazio horretan ere, beste hiru gizon atxilotu dituzte, Santa Polan (Alacant) bat eta Madrilen bi, Barne Ministerioak jakinarazi duenez.
Zerbitzu teknologikoen konpainia batek Polizia Nazionalari egindako ohartarazpenari esker abiatu zen operazioa. Antza, Espainian haur pornografia gordetzeko eta Interneten zabaltzeko erabiltzen zuten atxilotuek konpainia horren zerbitzariak.
Hainbat ikerketaren ostean, Poliziak lau gizon identifikatu zituen eta legez kontrako jarduera bat egotzi zien.