Itxi

Herriak eta Hiriak

Bilaketa lanak

Hondarribian urpekaritzan galdutako gizonaren bila jarraitzen dute

Agentziak | Erredakzioa

Ostiral arratsaldean, urpeko arrantzan ari zen 30 bat urteko gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi zuen Jaizkibel inguruan zegoen lekuko batek.

  • Hondarribian urpekaritzan galdutako gizona bilatzen jarraitzen dute

Hondarribian uretan desagertutako gizonezko baten bila jarraitzen dute larrialdi zerbitzuek astelehen honetan. Antza, urpeko arrantzan ari zen desagertu zenean.

Ertzaintzako urpekariek eta Gurutze Gorriko kideek 09:00ak aldera ekin diete berriro bilaketa lanei, Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Ezbeharra ostiral arratsaldean gertatu zen, urpeko arrantzan ari zen 30 bat urteko gizonezko bat itsasoan galtzen ikusi zuen Jaizkibel inguruan zegoen lekuko batek.