12:19

Herriak eta Hiriak

Bizkaia

Zugaztietan gizon bat espetxeratu dute hilketa saiakuntza egotzita

Agentziak | Erredakzioa

Erasoa joan den azaroaren 3an gertatu zen Trapagarango Zugaztieta auzoan. Antza, erasoaren eragilea auzotarren arteko liskar bat izan zen.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Trapagarango (Bizkaia) Zugaztieta auzoan, azaroaren 3an, izandako ustezko hilketa saiakuntza dela eta gizon bat espetxeratu dute, Segurtasun Sailak ostiral honetan jakitera eman duenez.

Erasoa Zugaztietako Maria Magdalena kalean eman zen. Espetxeratutako gizonak hainbat sastada eman zizkion bularrean beste gizon bati eta, erasoaren ondorioz, Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten ebakuntza egitera. Antza, erasoaren eragilea auzotarren arteko liskar bat izan zen.

Izan ere, memento batzuk lehenago, ustezko erasotzaileak beste auzotar batzuei ere eraso egin zien, eta bati zauri larriak eragin zizkion. Gainera, behin eta berriro hiltzeko mehatxua egin zien.

Hori horrela, Ertzaintzak 49 urteko gizona atxilotu zuen hilketa saiakuntza, erasoa eta mehatxuak egotzita. Gizona joan den azaroaren 14an sartu zuten kartzelan.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena