Herriak eta Hiriak
Gertakaria
17 pertsona etxetik atera dituzte Getxon, etxebizitzaren egitura arazoak tarteko
EITB.EUS
Goizean itzuli dira euren etxebizitzetara, teknikariek arriskurik ez zegoela egiaztatu ondoren.
Getxoko Itsasondo kaleko 17 bizilagun etxetik atera dituzte bart euren etxebizitzak egitura arazoak izan litzakeela eta. Gaua hotel batean igaro dute, baina goizean euren etxeetara itzuli ahal izan dira, udal teknikariek arrisku oro behin baztertuta.
Gertakaria 01:00etan jazo da. Antza, eraikineko garajearen sabaia hondoratu da, eta badaezpada, eraikina bera hustu dute.
Etxebizitzaren lorategian izan da istripua. Izan ere, lorategiaren zorua garajearen sabaia da. Inork ez du minik hartu.
Dena dela, suhiltzaileek etxebizitza hustea aholkatu dute, eraikinaren egitura nola dagoen ikusi arte.
Ertzaintza, Udaltzaingoa eta Gurutze Gorria bertaratu da. Getxoko Udalak, Bizkaiko Gurutze Gorriaren laguntzarekin, gertuko hotel batera eraman ditu bizilagunak, eta han eman dute gaua. Imanol Landa Getxoko alkatea bizilagunekin izan da gauean.
#Getxo
— Cruz Roja Bizkaia (@CruzRojaBizkaia) 6 de diciembre de 2017
A petición de @112_SOSDeiak, activados recursos de #CruzRoja para llevar bebida caliente y atender a 40 personas desalojadas por problemas de estructura de un edificio.
Y colaboración en traslado a un hotel para su realojo. pic.twitter.com/BKRKmlbxMC
Udal arkitektoa goizean joan da etxebizitza ikuskatzera, eta arazorik ez dagoela egiaztatu ondoren, euren etxeetara bueltatu dira 17 lagun horiek.
Teknikoek etxebizitza egiturak aztertu ondoren bizilagunak euren etxeetara itzuli dira #hiri https://t.co/qPwWM6K3uO
— SOS Deiak - 112 (@112_SOSDeiak) 6 de diciembre de 2017