Itxi

Herriak eta Hiriak

Sariak

'Bilboko Ospetsu' berriak eta Guggenheim Museoa, Hiribilduaren Enbaxadore

Agentziak | Erredakzioa

Bizkaisida Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, Javier Viar Olloqui, Jon Ortuzar Bilbao, Maria Dolores de Damborenea Gonzalez eta Telebilbao 'Bilboko Ospetsu' berriak dira.

  • 'Bilboko Ospetsuak 2017'. Argazkia: Bilboko Udala

    'Bilboko Ospetsuak 2017'. Argazkia: Bilboko Udala

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak golardoak eman dizkie gaur arratsaldean '2017ko Bilboko Ospetsu' berriei, Udalak agiri batean azaldu duenez.

Ohorezko aintzatespen honen bitartez, gaurdainoko ibilbidean hiriaren izen ona zabaldu duten pertsona edo erakundeen lana saritu nahi du Udalak.

Horrez gain, Aburto alkateak Bilboko Hiribilduaren Enbaxadore izendatu du Guggenheim Museoa, “mundu osoan hiri-eraldaketaren eta Bilboren etorkizunaren ikur kultural eta ekonomikoa izateagatik”.

2001ean eratutako 'Bilboko Ospetsuak' aintzatespen honen bidez, jardunean egindako ibilbidearen ondorioz hiriaren izen ona zabaltzen lagundu duten pertsonak nahiz erakundeak saritu nahi dira.

Bost Ospetsuak

Aurtengo edizioan, Bilboko Udalak sei titulu berri gehitu dizkio ‘Bilboko Ospetsuen’ zerrendari, orain arte 95 aintzatespen banatu dituelarik.

Bizkaisida, Bizkaiko Hiesaren aurkako Herri Batzordea, “Hiesaren inguruan kontzientziatu eta heztearen alde eta osasun publikoko arazotzat hobeto ulertzearen alde erakutsi duen arima solidarioagatik”.

Javier Viar Olloqui, “farmazialari bilbotarra, euskal kulturgile polifazetikoa, Bilboko Arte Ederren Museoaren hedapena eta bilakaera Hiriko kulturarekin uztartzen jakiteagatik”.

Jon Ortuzar Bilbao, “enpresen, komunikabideen, ospitale-zentroen eta Euskalduna Jauregiaren kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik, Bilbon kultura, gizartea eta ekonomiaren arteko topagunea orekatzeagatik”.

Maria Dolores de Damborenea Gonzalez, “mediku bilbotarra eta zientzialari nabarmena, altruismoa, zuzentasuna, zintzotasuna eta solidaritatearen balioetan oinarrituta ospitale-kudeaketan egindako ibilbide profesionalagatik”.

Azkenik, TeleBilbao, “Bilbo jarduteko arrazoi duten pertsonen eta langileen taldea, Munduko Hiriburuan egunero gertatzen dena gure etxeetara eramateko lan egiteagatik”.