Itxi

Herriak eta Hiriak

Gabonak Donostian

Olentzero eta Mari Domingi hainbat txotxongilo erraldoirekin helduko dira Donostiara

eitb.eus

16:00etan iritsiko dira hiriburura, eta 18:30ean kalejira abiatuko dute kaleetan barrena.

  • 18:30ean abiatuko da Olentzeroren kalejira. Argazkia: EiTB

    18:30ean abiatuko da Olentzeroren kalejira. Argazkia: EiTB

Olentzerok eta Mari Domingik Donostia bisitatzen ari dira gaur, abenduak 24, eta hainbat txotxongilo erraldoirekin batera egingo dute kalejira, hiriko kaleetan eta auzoetan barrena.

Olentzero eta Mari Domingi 16:00etan jaitsi dira Urgulletik, eta ondoren Udaletxera joan dira. Horiekin batera, Gero Axular eta Eskola Dantza Taldea elkarteko dantzariak eta hainbat txotxongilo erraldoi, trikitilari lanetan. 500 pertsona inguru dira orotara.

16:30ean, Olentzerok eta Mari Domingik umeen gutunak jaso dituzte, eta 18:30ean kalejira abiatuko da. Hauxe izango da ibilbidea: Boulevarda, Hernani, Loiola, San Martzial, Getaria, Askatasunaren Etorbidea, Txurruca, Gipuzkoa Plaza, Elcano, Boulevarda eta Alderdi Eder.

Gainera, 50 kilo gaztaina, 60 kilo ikatz eta 1.000 kilo gozoki banatuko dituzte.

Ondoren, Olentzerok eta Mari Domingik hiriko auzoak bisitatuko dituzte.

dituzte.