Herriak eta Hiriak
Hiesaren aurkako plana
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Orotara 40 makina inguru kokatuko dituzte 30 bat zentrotan, hala nola kiroldegietan eta kultur etxeetan.
Albisteak (1)
Donostiako Udalak 40 bat preserbatibo makina jarriko ditu hurrengo hilabeteetan 30 bat udal zentrotan, tartean kiroldegietan, kultur etxeetan eta aterpeetan.
Enrique Ramos eta Duñike Agirrezabalaga zinegotziek tankera horretako makinei buruzko ikerketa bat aurkeztu dute gaur, prentsaurrekoan.
Ikerketa hori farmazien kanpoaldean zeuden makinak kendu eta gero agindu zuen Udalak. Izan ere, herritar batek salaketa aurkeztu zuen, haur batek kolpea izan zuelako makina horietako batekin.
Horren ostean, Udalak, Farmazeutikoen Elkargoak, Hiesaren aurkako Koordinakundeak eta Gehituk elkarlanean aritzea adostu zuten, zerbitzu hori arauen arabera emateko. Horren ildotik, bilera egingo dute hilaren 17an, makinak kokatzeko plan berria nola gauzatu aztertzeko.
Ikerketak makinak har ditzaketen 27 udal espazio zehaztu ditu, hala nola 13 kiroldegi eta 10 kultur etxe.
Agirrezabalagak garrantzitsutzat jo du plan berria, hiesak gora egin baitu azkenaldian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa