20:43

Herriak eta Hiriak

Muntaketa dinamikoa

Kursaaleko led pantaila estreinakoz erabiliko dute San Sebastian egunean

E.L. | eitb.eus

Ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzeko aukera emango duen Europako pantailarik handienetako bat da.

  • Kursaaleko pantaila. Argazkia: Donostiako Udala

    Kursaaleko pantaila. Argazkia: Donostiako Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Udalak Kursaaleko pantaila argiztatuko du San Sebastian egunaren inguruko mezuak emango dituen muntaketa dinamiko batekin, bihar, ostirala, hilaren 19an, eta larunbatean, hilaren 20an, Udalak agiri batean azaldu duenez.

Lehen aldia da eraikin honek ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzen duena. “Honela, Udalak bat egiten du festarekin, sistema berri hau erabiliz jai eguna donostiar guztiekin partekatzeko”, azpimarratu du.

San Sebastian egunak aurten bereizgarri bat izango du, hain zuzen ere Kursaalen mendebaldeko fatxadaren pantailan lehen aldiz mugimendua duten mezu eta irudiak ikusi ahal izango baitira.

Europako pantailarik handienetako bat

Hori kontsumo baxuko led teknologiari eta 1.500 metro karratu duen pantailari esker posible izango da, honek ikus-entzunezko dinamiko bat proiektatzeko aukera emango duen Europako pantailarik handienetako batean bihurtuko du.

Lehen aldia da fatxada horretako argi pantailan mugimendua duten irudiak proiektatzen direla. Eguberrietan estreinatu zen urte berriko zorion-agurra egiteko konposizioa erakusketa eta gero.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena