Itxi

Herriak eta Hiriak

NAFARROA

Herri galdeketa Burlatan, jaietan bigantxak nahi dituzten erabakitzeko

EITB.EUS

Galdeketa astelehenetik igandera bitartean egingo dute, eta herrian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute.

1:19

Herri galdeketa egingo dute gaurtik igandera Burlatan, herriko jaietan bigantxak nahi dituzten ala ez erabakitzeko. Galdeketan parte hartzeko bi baldintza bete behar dira: herrian erroldatuta egon behar da, eta 16 urtetik gorakoa izan behar da.

Udalak deitu du galdeketa, eta, parte-hartzea edozein delarik ere, emaitza loteslea izango da.

Parte-hartzaileek Udalaren webgunearen bitartez, 012 telefonora deituta edota Herritarrentzako Arreta Bulegoan eman ahal izango dute botoa.

1952tik bigantxak egon dira Burlatako jaietan, eta gaur egun 13.000 euroko kostua dute.

Bigantxei lotuta Iruñerrian egiten den laugarren galdeketa da Burlatakoa. Barañainen eta Uharten ezezkoa nagusitu zen, eta Noainen, ostera, baiezkoa.

 

 

>