Herriak eta Hiriak
ELGOIBAR
'Apraizko araztegiko ezbehar batek' eragin zuen Deba ibaian atzo atzemandako isuria
EITB.EUS
URA agentziak jakitera eman duenez, ikerketa amaitutakoan, 'txosten zigortzailea zabalduko da, hala badagokio'.
-
Vertido en el río Deba. Foto: Patxi Casal.
"Apraizko araztegian izandako ezbehar batek" eragin zuen atzo Deba ibaian, Elgoibar parean, atzemandako isuria, URA Uraren Euskal Agentziak baieztatu duenez. Erakunde horren arabera, araztegiko teknikariak garbiketa lanetan ari ziren, eta "funtzionamenduan izandako ezbehar baten ondorioz" gertatu den isurketa.
Abisua "garaiz" jaso zutela, eta horri esker, ikuskariek isurketaren jatorria "berehala etetea" lortu zutela esan du URAk. Ibaiko faunan ez dela kalterik izan nabarmendu du agentziak, ohar bidez.
Ikerketa amaitutakoan, txosten zigortzailea zabalduko da, hala badagokio.
Ibaian "ezohiko zerbait" ikusten denean 112 telefonora deitzea "oso garrantzitsua" dela gogorarazi die agentziak herritarrei, protokoloak martxan jartzeko.