cerrar buscador

Kutsadura

1 / 17 Hurrengoa
Ibilgailuen isurietarako epeak malgutzea erabaki ''positiboa'' da, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Ibilgailuen isurietarako epeak malgutzea erabaki ''positiboa'' da, Eusko Jaurlaritzaren arabera

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren arabera, "epeak malgutu dira pixka bat, beharrezkoa zen, baina helburuak ez ditugu ahazten". Hori dela eta, azpimarratu du "errespetuz" eta "erantzukizunez" hartu dutela erabakia.

Ibilgailuen isurietarako helburuak malgutzea proposatu dute EBko Industria ministroek

Ibilgailuen isurietarako helburuak malgutzea proposatu dute EBko Industria ministroek

Ordezkaritza askok uste zuten Batzordeak planteatutako "helburuak handiegiak eta are irrealak ere" zirela, eta horregatik Kontseiluaren Espainiaren presidentetzak helburu "errealistak" eta "orekatuak" lortu nahi izan ditu.
Diseinu fasean dagoen Bilboko Emisio Gutxiko Eremua pixkanaka jarriko da martxan

Diseinu fasean dagoen Bilboko Emisio Gutxiko Eremua pixkanaka jarriko da martxan

Hala jakinarazi du Nora Abete Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotzi eta Bilboko Udaleko bigarren alkateordeak, Mugikortasunaren Astearen barruan egin den mahai-inguruan.
Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazioan eta I+G+Bn sakontzeko beste laguntza-sorta bat onartu du

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazioan eta I+G+Bn sakontzeko beste laguntza-sorta bat onartu du

Klima-neutraltasuna lortzeko helburuarekin, Jaurlaritzak inbertsio berriak lagunduko ditu 10 milioi euroko programa berri baten bidez. Gainera, HAZITEK programaren bidez, 94 milioi bideratuko dira enpresetako I+Gko 750 proiekturi laguntzeko.
Kutsadura % 42 jaitsi da Txinan 2013tik hona

Kutsadura % 42 jaitsi da Txinan 2013tik hona

Chicagoko Unibertsitateak egindako ikerketa baten arabera, txinatarren bizi-itxaropena bi urtez luzatu da kutsaduraren aurka egiten ari
diren borrokari esker.

Japonia Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen hasi da gaur

Japonia Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen hasi da gaur

Japoniako Gobernua Fukushimako zentral nuklearrean tratatutako ura isurtzen hasi da. Horie arabera, likidoak prozesatuta, elementu erradioaktibo gehienak ezabatu dira. Baina erabaki horrek ez du harrera ona izan talde ekologisten eta antinuklearren artean, protesta egin baitute.

Japonia ostegun honetan hasiko da Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen

Japonia ostegun honetan hasiko da Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzen

Tokioren arabera, Fukushimako zentral nuklearreko ura isurtzeko baldintzak daude. Neurriak ez du harrera ona izan talde antinuklearren eta ekologisten artean, eta protesta egin dute Japoniako kaleetan eta Fumio Kishida Japoniako lehen ministroaren etxearen aurrean.
Mater ontzia euskal kostaldeko portuetan dabil egunotan, itsasoko hondakinen arazoaz ohartarazteko

Mater ontzia euskal kostaldeko portuetan dabil egunotan, itsasoko hondakinen arazoaz ohartarazteko

Zero Zabor Uretan kanpainaren parte, portuz portu pasatzen dute uda boluntarioek. Bi egunetan, bisitak eta tailerrak eskaintzen dituzte itsasontzian bertan. Hondakinen arazoari buruzko hausnarketa sustatu, irtenbideak bilatu eta itsasoa zantzeko baliabideak eskaintzea da helburua.

Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, Petronorrek kirola zikintzen duela salatzeko

Greenpeacek pankarta bat zabaldu du Zierbenan, "Petronorrek kirola zikintzen" duela salatzeko

Eusko Label Ligako Petronor Bandera estropada jokatzen zen bitartean egin dute ekintza. Bizkaiko findegiak eta Repsolek, bere taldeak, kirol-ekitaldiak "euren irudia garbitzeko" erabiltzen dituztela salatu dute.
Zarauzko hondartza normaltasunera bueltatu da

Zarauzko hondartza normaltasunera bueltatu da

Asteartean, hareatzako urek ez zituzten betetzen indarrean dagoen araudiaren kalitate-irizpideak; hala ere, uren azken analisiak onak dira, eta, beraz, ez dago eragozpenik bainua hartzeko.
Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren

Bandera berdea jarri dute Kontxan eta Ondarretan, egoera berrezarri ondoren

Eneko Goia Donostiako alkateak goizean azaldu duenez, uraren kalitatearen kontrolari buruzko azken azterketek "emaitza onak eman dituzte", eta dagoeneko bainua baimendu dute bi hondartzetan.
14 metroko yate bat hondoratu da Kontxako badian, eta gasolio isuria eragin du

14 metroko yate bat hondoratu da Kontxako badian, eta gasolio isuria eragin du

Donostian ustekabea izan da goizaldean. Yate bat hondoratu da Santa Klara uhartearen inguruan, eta barruan zeraman gasoila uretara isuri da. Hori dela eta, bainatzea debekatuta dago Kontxako hondartzan.

Bandera gorria Kontxako hondartzan, badian hondoratu den yatearen hidrokarburo isuriagatik

Bandera gorria Kontxako hondartzan, badian hondoratu den yatearen hidrokarburo isuriagatik

Oraingoz, ez du eraginik izan bainatzeko gunean, baina usain handia dago; beraz, ez da bainatzea komeni. Ondarretako hondartzan ere, Donostiako Udalak bandera horia jartzea erabaki du.
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.
Zer da alerta kimiko bat?

Zer da alerta kimiko bat?

Euskadiko enpresa kimikoen AVEQ-KIMIKA elkarteko idazkari orokorrak, Luis Blanco Urgoitik, emergentzia kimikoa ze egoeratan sortuko den azaldu digu. Herritarrei eragiten dien segurtasun planei buruz aritu da.

CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan

CO2 isuriek behera egin zuten 2022an Europar Batasunean, eta gora Espainiako Estatuan

Alemaniak bakarrik betetzen du energia sortzeko erregai fosilak erretzetik eratorritako EBko CO2 isurien laurdena.
Hegaldi laburren debekua Frantzian: Neurri egokia al da kutsadura murrizteko?

Hegaldi laburren debekua Frantzian: Neurri egokia al da kutsadura murrizteko?

Frantzian trenez bi ordu eta erdian edo denbora gutxiagoan egin daitezkeen estatu barruko bidaiak ezingo dira hegazkinez egin, CO2 isuriak murrizteko. Ekologisten ustez, neurri sinbolikoa da, baina etorkizunean pauso gehiago emateko lehen urratsa ere bada.
Jon Sampedro (BC3): Planetaren berotzearen % 6 inguru hegazkingintzaren sektoreari lotuta dago

Jon Sampedro (BC3): Planetaren berotzearen % 6 inguru hegazkingintzaren sektoreari lotuta dago

Hegazkingintzak munduko CO2 isurketen % 2-3 sortzen du, Jon Sampedro BC3ko ikertzailearen arabera, eta ekologista askok uste dute klima-aldaketan nabarmen eragiten duela. Hala, Frantziak debekatu egin ditu trenean bidaiatzeko aukera duten distantzia laburreko hegaldiak. Neurri eraginkorra al da?

Gizakiok sorturiko CO2-aren % 40 itsasora doa

Gizakiok sorturiko CO2-aren % 40 itsasora doa

Ozeanoen Mundu Eguna izango da ekainaren 8an. Ozeanoek eta itsasoek osatzen dute lurraren % 71 eta uraren % 97 ozeanoetan aurkitzen da. Gizakiok sorturiko beroaren % 90 ozeanoek xurgatzen dute eta ondorioz tenperatura eta itsas maila hazi egiten dira.

Dagoeneko ingurumenaren narriadurak segurtasun mugak gainditzen dituela ohartarazi dute zientzialariek

Dagoeneko ingurumenaren narriadurak segurtasun mugak gainditzen dituela ohartarazi dute zientzialariek

Future Earth nazioarteko erakundeak deituta, Lurraren Batzordeko 50 bat ikertzailek euren lanaren ondorioak argitaratu dituzte 'Nature' aldizkarian.
Veneziako Ubide Handiko ura berdez tindatuta agertu da

Veneziako Ubide Handiko ura berdez tindatuta agertu da

Ubide Handiko urak berde fluoreszentez tindatu dira Rialtoko zubitik gertu. Oraingoz, jatorri ezezaguna du orbanak, baina Vogalonga estropada tradizionala ospatu ostean agertu eta hedatu da. La Repubblica hedabidearen arabera, ez dirudi substantzia toxikoa denik, eta koloratzailea izan liteke.

Frantziak hegaldi laburrak debekatu ditu, betiere trenezko alternatiba dutenean

Frantziak hegaldi laburrak debekatu ditu, betiere trenezko alternatiba dutenean

Dekretuak, 2021eko abuztuan onartutako Klimaren Legearen barruan jasotakoak, tren bidezko alternatibak "maiztasun eta ordutegi egokiak" izan behar dituela zehazten du. Gainera, tren bidezko alternatibak ordu eta erdi baino gutxiagoko iraupena izan behar du.
Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak

Aldaketa klimatikoari heltzen dion lehen lege proiektua onartu du Jaurlaritzak

2020ko datuetan oinarrituta, EAEko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak —isuri guztien % 84—.
Lagun bat atxilotu dute eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta

Lagun bat atxilotu dute eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa miatu dituzte ingurumen delituekin lotuta

Toxikoak izan daitezkeen hondakinak sortzeagatik miatu dituzte enpresa horietako asko.
Ana Galarraga: ''Kostako espezieen bizileku bihurtzen ari dira Ozeano Bareko plastiko-uharte erraldoiak''

Ana Galarraga: ''Kostako espezieen bizileku bihurtzen ari dira Ozeano Bareko plastiko-uharte erraldoiak''

Ana Galarragak azaldu duenez, Ozeano Barean sortu diren plastiko-uharteetan komunitate berriak eratu dituzte kostako zenbait ornogabek. Garunak gorputzeko mugimenduak nola kontrolatzen duen aztertu duen ikerketa batez eta Rosalind Franklinek DNA eredu berrian izan zuen garrantziaz ere aritu da.

CO2 isurpenik ez izateak kutsadurarik ez egotea esan nahi al du?

CO2 isurpenik ez izateak kutsadurarik ez egotea esan nahi al du?

Jon Sampedro BC3 zentroko ikertzaileak CO2 emisioak konpentsatzeko moduak azaldu ditu, eta kutsadurarik ezatik bereizi du.

Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa

Bertan behera geratu da Durangoko epaitegian agertu behar zuten teknikarien deklarazioa

Justizia Administrazioan egiten ari diren grebak eragotzi du Ingurumen Saileko hiru teknikarien deklarazioa.
Zaldibarko luiziaren harira ikertutako Ingurumen Saileko hiru teknikarik epaitegian deklaratuko dute gaur

Zaldibarko luiziaren harira ikertutako Ingurumen Saileko hiru teknikarik epaitegian deklaratuko dute gaur

Ingurumen Sailburuordetzako Ikuskapen Zerbitzuko teknikari gisa deitu dituzte, 2011ko martxoaren 24ko ingurumen-baimena Verterri emateko prozesuan esku hartu zutelako.
Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''

Chivite: ''Eraldaketaren aldekoak gara, baina eraldaketa horrek denbora behar du''

Maria Chivite Nafarroako presidentea Bruselara joan da Euro 7 araudia malgutzea eskatzeko, eta 2025etik 2027ra atzeratzea "posible" ikusten duela adierazi du. Araudi horrek auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarrien kopurua mugatzen du.

Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan

Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko du gaur Chivitek Bruselan

2025ean indarrean sartuko den araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak. Nafarroako presidenteak auto elektrikora egokitzeko urtebete edo bi urteko "moratoria" eskatuko dio Europako Batzordeari.
Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari

Euro 7 araudia malgutzeko eskatuko dio Chivitek Bruselari

Araudi horrek mugatu eta arautu egiten ditu auto berri batek sor ditzakeen emisio kutsagarriak.
Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan

Europar Batasunak eta Alemaniak akordioa lortu dute errekuntza motorren inguruan

Bruselak iragarri duenez, 2035erako errekuntza motorren debekuari betoa kentzea erabaki dute. Neurria etenda zegoen, Alemaniako Gobernuak mota horretako erregaiak sartu nahi dituelako akordioan.
Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari

Erregai sintetikoak erabiltzen dituzten motorrekin salbuespen bat egitea proposatu dio Bruselak Alemaniari

Proposamen horrek erregai sintetikoz funtzionatzen duten motorrak dituzten ibilgailuen kategoria berri bat sartuko luke araudian, hots, 'e-fuels' izenekoak, eta 2035etik aurrera merkaturatu ahal izango lirateke.
Urkulluk proposamen bat igorriko die NBEri eta EBri, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko

Urkulluk proposamen bat igorriko die NBEri eta EBri, garapen jasangarriaren helburuak lortzen laguntzeko

Lehendakariak 'Agenda 2030 Euskadi' Foroak Miñaon (Araba) egindako bileran aurkeztu du dokumentua. Besteak beste, proposamenak "estatukoak ez diren" gobernuek prozesu horretan duten zeregina bultzatzea proposatzen du.
Fukushimako ura, Japonia osoari eragiten dion konpondu gabeko arazoa, krisi nuklearretik 12 urtera

Fukushimako ura, Japonia osoari eragiten dion konpondu gabeko arazoa, krisi nuklearretik 12 urtera

15.900 pertsona hil eta 2.523 desagertu ziren Japoniako ipar-mendebaldea birrindu zuten lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren ondorioz. Fukushimako zentralean pilatutako ur kutsatua datozen hilabeteetan itsasora botatzeko plana onartu du orain Japoniako Gobernuak.
Alemaniak atzera egin eta 2035erako konbustio autoen salmenta debekatzeko akordioa ezerezean gelditu da

Alemaniak atzera egin eta 2035erako konbustio autoen salmenta debekatzeko akordioa ezerezean gelditu da

Europak akordioa erdietsi zuela uste zenean, zalantzak nagusitu dira 2035erako konbustio autoen salmenta eteteko hitzarmenaren gainean. Alemaniak bere jarreran bira eman ondotik, datorren asteartean egitekoa zen bozketa datarik gabe atzeratu dute 27ek.
Iparraldean, Bilbon eta Donostian airearen kalitatea txarra da egunotan

Iparraldean, Bilbon eta Donostian airearen kalitatea txarra da egunotan

Atmo adierazleak maila gorrian kokatu du Iparraldea, eta Donostian eta Bilbon ere datuak txarrak dira. Suteak eta Saharako hautsa dira eragile nagusiak.
2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak

2035ean gasolina eta diesel autoen salmenta debekatzea babestu du Europako Parlamentuak

Zehazki, onartutako arau berriak salmenta berriko turismoen emisioak 2030ean % 55 murrizteko helburua ezarri du; furgoneten kasuan, berriz, ezarritako murrizketa % 50ekoa da.
Zubietako erraustegiaren kutsadura araudia ez betetzea salatu du ikerketa batek

Zubietako erraustegiaren kutsadura araudia "ez betetzea" salatu du ikerketa batek

Ikerketa Ekopol EHUko ikerketa taldeak egin du, GuraSOS elkartearekin lankidetzan.
Etorkizuneko belaunaldiei zerua lapurtu diegu

"Etorkizuneko belaunaldiei zerua lapurtu diegu"

"Euskal Herri osoan ez dago izarrak ondo ikusteko aukera ematen duen puntu bakar bat ere, argi kutsaduraren erruz". Hori adierazi du Virginia García Aranzadi elkarteko astronomia zuzendariak. "Gure lurraldea munduko kutsatuenen artean dago, eta azken urteotan okerrera egin dugu", dio.
1 / 17 Hurrengoa

  • Klima-aldaketa

    Klima-aldaketa

    Munduko klima-aldaketari buruzko azken orduko albiste guztiak, eitb.eus atarian

  • Ibaiak

    Ibaiak

    Ibaien eta arro hidrografikoen ingurumen egoeraren azken orduko berriak, eitb.eus-en.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena