Itxi

Herriak eta Hiriak

Errugbi finalak

Bilbok aplikazioa sortu du errugbi finalen informazioarekin

agentziak | erredakzioa

Lau hizkuntzatan erabil daiteke eta kirol ekitaldiaren inguruko aholkuak, Fan Zone-en egitarauak eta hiriko garraio publikoen informazioa eskaintzen ditu.

  • San Mames futbol zelaia errugbi finalen bi garaikurrekin. Argazkia: Bilboko Udala.

    San Mames futbol zelaia errugbi finalen bi garaikurrekin. Argazkia: Bilboko Udala.

San Mameseko errugbi finalei buruzko aplikazioa kaleratu du Bilboko Udalak mugikorretarako. Ostiralean eta larunbatean izango dira Challenge Cup eta Champions Cup txapelketen finalak.

Aplikazioa ‘EPCRugby Bilbao Finals 2018’ deitzen da, eta turistentzat eta herritarrentzat finalen inguruko informazioa eskaintzea du helburu, hala nola Bilboko toki interesgarriak, garraio zerbitzuak, Fan Zone-en egitarauak eta aholkuak.

Android eta iOS plataformetan deskarga daiteke, eta euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dago erabilgarri.

TEATRO ARRIAGA