Itxi

Herriak eta Hiriak

Hirian 2018

Bilbo Zaharrak 20 kontzertu baino gehiago hartuko ditu larunbatean, doan

eitb.eus

Besteak beste, Brisa Fenoy, Aneguria eta Audience arituko dira kalean, Hirian jaialdiaren baitan.

Zuzeneko musika zabalduko da Bilbo Zaharreko kaleetan barrena larunbatean, maiatzaren 26an, arratsaldearen hasieratik, Hirian jaialdiaren programazioaren bidez.

Orotara, 20tik gora talde eta artista izango dira San Frantziskon, tartean Brisa Fenoy, Aneguria eta Audience.

Zuzeneko kontzertuekin batera, Maiatzaren Bia kaleko merkatua egongo da, giro bohemio eta alternatiboarekin. Oraingo honetan, musika arloko azoka berezia paratuko dute Marzana kaian.

Gainera, Diskoaren Bilboko X. Nazioarteko Azoka ere egingo da. Bertan, diskoak, CDak eta musika grabatuari lotutako bitxikeriak ikusgai egongo dira.

Hauxe izango da egitarau osoa:

Preparty Bcool
13:30 Josele Santiago: kontzertu akustikoa eta argi-indar bakoa

1. agertokia - Mariaren Bihotza plaza
16:00 FLAMINGO TOURS
18:00 ASTOLA & RATON
20:00 LA PROHIBIDA
22:00 JAVIERA MENA

2. agertokia - Erriberako plaza
13:00 BILLY BOOM BAND
15:30 NATHY PELUSO
17:00 MUJERES
18:45 HIDROGENESSE
21:00 MUEVELOREINA

3. agertokia - Bilbo Zaharreko plaza
14:30 AUDIENCE
16:30 TRAJANO!
18:30 JOSELE SANTIAGO
20:30 THE EXCITEMENTS

4. agertokia - Hiru Pilareetako plaza
14:45 ANEGURIA
16:45 LADILLA RUSA
18:45 BRISA FENOY
21:15 LOS PARALÍTICOS DEL RITMO

5. agertokia - Basoa In The City (Marzana kaia)
14:00 DANIEL KYO
16:00 EL_TXEF_A
18:00 DAVE P
20:30 PIONAL

Erriberako Afterparty-a
23:00 Daniel Kyo b2b Dave P b2b Pional

Marzana kaia
Maiatzaren 2ko merkatua Musika Berezia

Bilborock
Diskoaren Bilboko X. Nazioarteko Azoka