Herriak eta Hiriak
Gertaera
Sute batek kalteak eragin ditu Donostiako 'La Perla' talasoterapia zentroan
agentziak
Saunen gunean gertatu da, eta kalte handiak izan dituzte. Suhiltzaile bat artatu behar izan dute, pilatutako "karga termikoagatik". Zentroa itxita egongo da gaur.
-
Argazkia: Centro de Talasoterapia La Perla
Sute batek kalteak eragin ditu bart Donostiako La Perla talasoterapia zentroko saunen gunean, suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Aipatutako iturriaren arabera, sua 22:45ak aldera piztu da, eta ordu horretan jaso zuten abisua suhiltzaileek, zentroko aireztapen instalaziotik kea ateratzen zelako.
Gunea hesitu zuten ondoren, suak zabaltzeko aukerarik ez zezan.
Suhiltzaile bat artatu behar izan zuten ospitalean, pilatutako "karga termikoagatik". Sua lur azpiko bigarren solairuan piztu zen, eta kalte handiak eragin ditu bertan.
Aipatutako iturriaren esanetan, sua 00:45etarako izan zuten kontrolpean, eta 02:00etarako erabat itzalita.