Itxi

Herriak eta Hiriak

Gertaera

Auto bat kiskali da Bilbon goizaldean

eitb.eus

Ertzaintzak ikerketa hasi du sua zerk eragin zuen argitzeko. Ondoan dagoen etxebizitza eraikina belztu egin da, baina ez da inor zauritu.

Auto bat kiskali da gaur, asteazkena, goizaldean, Bilboko Irala kalean.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i adierazi dioenez, sua 05:30 inguruan sortu da; oraindik  argitu gabe dago zerk eragin duen.

Ez da inor zauritu sutearen ondorioz, baina ondoan dagoen etxebizitza eraikineko horma belztu egin da.

Ertzaintzak ikerketa abiarazi du nondik norakoak argitzeko.