Itxi

Herriak eta Hiriak

Marketina eta publizitatea

El Sol publizitate jaialdia Bilbora itzuliko da ostegun honetan

agentziak | erredakzioa

Espainiako eta Latinoamerikako 20 herrialdetako 1.637 publizitate lanek hartuko dute parte maiatzaren 31tik ekainaren 2ra arte.

  • El Sol publizitate jaialdiaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: EFE.

    El Sol publizitate jaialdiaren aurkezpena, Bilbon. Argazkia: EFE.

El Sol publizitate jaialdia Bilbora itzuliko da maiatzaren 31tik ekainaren 2ra arte, eta, bertan, Espainiako eta Latinoamerikako 20 herrialdetako 1.637 publizitate lanek hartuko dute parte.

Zazpigarrenez hartuko du Bilbok jaialdi hau. Gainera, El Sol Publizitate Komunikazioaren bigarren Batzarra ere egingo da egun horietan, eta publizitate alorreko 1.500 profesional bilduko ditu.

33. edizio honek bi berritasun ditu. Batetik, aldatu egin da lanak lehiaketan sartzeko prozesua; izan ere, saria ohiko epaimahaiak emateaz gain, online bidezko epaimahaiak ere erabakitzen du (200 zuzendari artistikok, antolatzailek, iragarlek eta agentziek osatzen dute). Bestetik, bi sari berri banatuko dira aurten El Sol jaialdian: teknologia eta marketin “start-up” onenarena eta sormenezko futbol kanpaina onenarena.

Horrez gain, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira, besteak beste, teknologia berriei, influencer digitalen fenomenoari eta publizitate sektoreko berdintasun generoari buruzkoak. Azken hori Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak eskainiko du.

Horien artean, Vibuk online plataformaren inguruko tailerra, “eSports” eta marketin finantzarioari buruzko mahai-ingurua eta Malcom Poytonen, Alfonso Marianen eta Alvar Suñolen hitzaldiak nabarmentzen dira 33. edizioan.

Harrera-festa Euskalduna Jauregian egingo da eta sari banaketa, larunbatean, ekainaren 2an, San Mames futbol zelaian.