Herriak eta Hiriak
Gertakaria
Radio Euskadi
Ustekabean zabor bilketarako kamioiaren gidaria zerbait mugitzen ari zela ikusi eta larrialdietarako botoia sakatu zuen. Emakumea onik atera zen, langilearen arretari esker.
Gasteizko zabor bilketarako kamioi batean eroritako emakume bat onik atera da bilketarako zerbitzuko langilea birrintzailean norbait zegoela konturatu baita. Ertzaintzaren ustez, emakumea edukiontzi baten barruan zegoen eta langilearen arretari esker atera da onik.
'Noticias de Alava' egunkariak jakinarazi duenez, gertakaria igandean gertatu zen. Kamioia gidatzen duen langilea zabor poltsak birrintzailera ondo sartzen zirela eta txikitzen zirela bideokamera bidez kontrolatzen ari zela, ustekabean zerbait mugitzen ari zela ikusi zuen eta larrialdietarako botoia sakatu zuen.
Ondoren, kamioitik jaitsi eta atzeko partera joanda, bertan emakume bat zegoela ikusi zuen.
Aurretik ere gertatu da halakorik Gasteizen; izan ere, abuztuan edukiontzi batean lo egiten ari zen gizon bat kamioi batetik atera behar izan zuten, txikituta geratu aurretik.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa