Herriak eta Hiriak
Legez kanpoko garraioa
Agentzia | Erredakzioa
Gidariek 1.301 eta 2.600 euro bitarteko isuna jaso dezakete.
Iruñeko Udaltzaingoak taxi piraten aurkako kanpaina egin du asteburuan, eta tankera horretako bi ibilgailu atzeman ditu.
Auto partikularrak dira, taxi zerbitzua modu irregularrean eskaintzen dutenak. Gidariei 1.301 eta 2.600 euro bitarteko isuna jar diezaiekete, Taxiaren Legearen arabera.
Udaltzaingoak ohar batean adierazi duenez, jarduera hori "arriskutsua da bezeroentzat eta garraio publikoarekiko lehia desleiala da". Hori horrela, ibilgailuok ez erabiltzeko gomendioa eman dute.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa