Itxi

Herriak eta Hiriak

Metroa

Pertsona bat trenbidera erori da Moyuako metro geltokian

eitb.eus

Metro Bilbaorekin zerikusirik ez duten arrazoiak direla medio, gurpildun aulki elektriko batean zihoan pertsona bat trenbidera erori da.

Pertsona bat zauritu egin da gaur Bilboko Metroko Moyua geltokian, gurpildun aulki elektriko batetik trenbidera erorita. Ezbeharra 11:52 aldera gertatu da.

Handik gutxira tren bat iritsi den arren, gidariak frenatzea lortu du, eta ez du harrapatu.

Zauritua ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek. Metroa normaltasunez dabil berriz ere, zerbitzua bertan behera utzi ostean.