Itxi

Herriak eta Hiriak

Hirugarren edizioa

Iruñeko lehen emakume zinegotziak, Festa-Los de Bronce saria 2018

Agentziak | Erredakzioa

Sarituak Elisa Chacartegui (UCD), Maruja Oyaga (UCD), Mercedes Labayen (UPN), Camino Osle (PSN) eta Camino Monasterio (HB) dira. 1979ko apirilaren 3an aukeratu zituzten, hauteskundeetan.

  • 2017ko sanferminak. Artxiboko irudia: EiTB

    2017ko sanferminak. Artxiboko irudia: EiTB

Iruñeko lehen emakume zinegotziek Festa-Los de Bronce 2018 saria jasoko dute, sanferminetan emakumeen paper protagonista aldarrikatzeko, berdintasunean disfrutatzeko festa batzuk lortzeko.

Sarituak Elisa Chacartegui (UCD), Maruja Oyaga (UCD), Mercedes Labayen (UPN), Camino Osle (PSN) eta Camino Monasterio (HB) dira. 1979ko apirilaren 3an aukeratu zituzten, hauteskundeetan.

“Sanferminetan emakumeen alde egindako ekarpen aipagarria” azpimarratu du Festa-Los de Bronce sarien hirugarren edizioko epaimahaiak. Emakume zinegotzien presentziak Udalean, protokoloan “aldaketa sakonak beharrezkoak” zirela mahai gainean jarri zuen.

Paper hori 'Pioneras III' dokumentalak islatzen du. Sarituei omenaldi publikoa egingo diete uztailaren 11n, Condestablen. Peña, erakunde eta elkarteetako ordezkariak hurbiltzea espero da.

Horrela, emakumeen borrokaren izaera historikoari garrantzia eman nahi dio Los de Bronce peñak, sanferminetan dagokien tokia aldarrikatzen ari direlako. “Jende askorentzako ikur dira festak, aisialdiaz disfrutatzeko erreferente bat”, gogorarazi du peñak.

Peñak 2015ean abian jarri zuen ekimenaren parte dira Festa sariak, berdintasunaren inguruan eztabaida bultzatzeko.

Horrela, ospakizunetan eta jaietan sexu-erasoak eragotzi nahi dituzte, “emakumeek euren aisialdiaz disfrutatzeko askatasuna mugatzen duen kristalezko sabai bat direlako”, Los de Broncek adierazi duenez.