Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

Lau edukiontzi erre dira Zumaian

Agentzia | Erredakzioa

Garrek kalteak egin dituzte eraikin baten fatxadan eta horien ondoan aparkatuta zegoen auto batean.

0:48

Zumaiako Txomin Agirre kalean zeuden lau edukiontzi erre dira bart, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zabaldu duenez.

Herritar batek 04:30ean eman du abisua. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 05:15erako amatatu dituzte garrak.

 

 

Suak kalteak egin ditu eraikin baten fatxadan eta edukiontzietatik gertu aparkatuta zegoen auto batean, iturrion arabera.