Itxi

Herriak eta Hiriak

Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusiko kartel finalistak aurkeztu ditu Udalak

eitb.eus

Herri bozketak eta epaimahai batek erabakiko dute zein izango den 40. Aste Nagusiaren irudia.

  • Aste Nagusiko sei kartel finalistak / Bilboko Udala.

    Aste Nagusiko sei kartel finalistak / Bilboko Udala.

Bilboko Udalak 2018ko Aste Nagusiko sei kartel finalistak aurkeztu ditu. Uztailaren 2an, bost egunez, herritarrek botoa emateko epea irekiko da, Euskal Museoan eta online.

175 hautagairen artean (iaz baino 15 gehiago) hautatu ditu epaimahaiak. Honako hauek osatzen dute epaimahaia: Itziar Urtasun Jai Batzordeko presidentea eta Jaietako zinegotzia; Asier Abaunza eta Goyo Zurro zinegotziak; Bilboko Konpartsetako ordezkari bat, eta diseinuaren eta komunikazioaren munduko bost profesional: Toño Valcuende, Maylin Vergara, Jose Felix Ruiz, Miryam Artola eta Eduardo Pedrola.

"Aurten aurkeztutako lan-kopurua eta haien aniztasuna sorpresa ona izan da niretzat. Lanak bidali dizkiguten pertsona guztiei eskerrak eman gura dizkiet egindako ahalegin eta lanagatik", esan du Jaietako zinegotziak. Nabarmendu duenez, kartela "Europako Hiririk Oneneko jaien aurkezpen-txartela" izango da.

Azken erabakiaren % 66 herritarren botoen bidez erabakiko da: % 33 Euskal Museoan egindako bozketaren bitartez (10:00etatik 19:00ak arte), eta % 33 Udalaren webgunean eta hedabide laguntzaileetan (tartean, EiTB) egindako bozketa baten bitartez. Bozketak uztailaren 2an hasi eta 6an bukatuko dira.

Gainontzeko % 33 epaimahaiaren erabakian egongo da.

 

Finalistak

Nola soinu halan zeinu

MARIJAIA 2018 - 01 NOLA SOINU HALAN ZEINU

 

Zazpi bikote

MARIJAIA 2018 - 02 ZAZPI BIKOTE

 

Denok bat

MARIJAIA 2018 - 03 DENOK BAT

 

Disfrutarás de las fiestas y respetarás las del prójimo como si fueran tuyas

MARIJAIA 2018 - 04 DISFRUTAR%C1S

 

Pinjaia

MARIJAIA 2018 - 05 PINJAIA

 

Rock Stars (strike a pose)

MARIJAIA 2018 - 06 ROCK STARS