15:29

Herriak eta Hiriak

'Nola soinu halan zeinu'

Mahai-tresnak eta amantala, Bilboko Aste Nagusiko kartelaren protagonistak

Agentziak | Erredakzioa

'Nola soinu halan zeinu' Jone Etxaburu Garaik diseinatutako kartelak lehiaketa irabazi du. Egileak 3.000 euroko saria bereganatuko du.

  • 'Nola soinu halan zeinu' kartel irabazlea. Argazkia: EFE

    'Nola soinu halan zeinu' kartel irabazlea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Mahai-tresna batzuk eta amantal bat izango dira Bilboko Aste Nagusiaren irudia. Jone Etxaburu Garaik diseinatu du aurtengo lehiaketan garaipena lortu duen kartela. 175 lan aurkeztu dituzte parte-hartzaileek, eta kartel irabazleak herritarren eta epaimahai profesionalaren botoen % 32 eskuratu ditu.

Horrela, 'Nola soinu halan zeinu' kartel irabazlearen egileak 3.000 euroko saria bereganatuko du.

Jone Etxaburu Garai Industria Diseinu eta Produktu Garapeneko ingeniaria da, eta lan-esperientzia du sektorean.

Finalera heldu ziren sei kartelen artean aukeratu dute irabazlea. Guztira, 175 proposamen aurkeztu zituzten, besteak beste, Nafarroa, Bartzelona, Madril, Albacete, Valentzia, Sevilla eta Coruña aldetik bidalitakoak, baina gehienak bertako egileenak ziren.

KARTELA ASTE NAGUSIA EFE

Itziar Urtasun Bilboko Udaleko zinegotziak aurkeztu du Aste Nagusiko kartela. Argazkia: EFE

 

MARIJAIA 2018 - 01 NOLA SOINU HALAN ZEINU

Iruzkinak

  • Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena