Herriak eta Hiriak
Udako ordutegia
Abuztuan, TAO zerbitzurik ez Bilbon, lehen aldiz
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Gune guztietan izango da doakoa aparkatzea. Irailaren 1ean ere ez da TAOrik izango, zerbitzurik gabeko egun baten osteko larunbata delako.
-
TAOa duen Bilboko eremuetako bat. Argazkia: EiTB
Aurten lehen aldiz, TAO zerbitzurik ez da izango Bilbon abuztuan, Udalak jakinarazi duenez. Hala, doan aparkatu ahalko da TAO zerbitzua duten gune guztietan.
Orain arte, abuztuan goizez (09:00etatik 13:30era) aparkatzeagatik bakarrik ordaindu behar zuten erabiltzaileek. Aurten, baina, ez da zerbitzurik egongo ez goizez, ez arratsaldez.
Neurriak merkatariei eta ostalariei lagundu nahi die, abuztua hilabete "eskasa" izaten baita. Horrez gain, TAO zerbitzuko langileei oporrak ematea ere ahalbidetuko du.
Irailaren 1ean ere ez da TAOrik izango, zerbitzurik gabeko egun baten osteko larunbata delako. Beraz, irailaren 3an jarriko da martxan berriro zerbitzua.