Itxi

Herriak eta Hiriak

Mendia

Mendizale bat erreskatatu dute Txindokin, kolpe baten ondorioz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Eguerdiko hamabiak aldera, emergentzia zerbitzuek dei bat jaso dute gizonezko bat mendi gipuzkoarrean zaurituta zegoela eta buruan zauriak zituela esanez. Gutxira jarri dute martxan helikopteroa.

  • Txindoki mendiaren artxiboko argazkia. Egilea: Gailurra

    Txindoki mendiaren artxiboko argazkia. Egilea: Gailurra

Kolpe bat hartuta minduta zegoen mendizale bat erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroan Txindoki mendian, Abaltzizketan (Gipuzkoa).

Eguerdiko hamabiak aldera, emergentzia zerbitzuek dei bat jaso dute gizonezko bat Txindoki mendian zaurituta zegoela esanez, eta buruan zauriak zituela iragarriz. Gutxira, Ertzaintzaren helikopteroa abian jarri, eta berau erreskatatu ostean Donostiako ospitalera eraman dute.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Gipuzkoa
  • Gizartea